09-10-2024 Miércoles, XXVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Menchaca Fundazinoak 150.000 euro banatu ditu 39 erakunde solidarioren artean
21.03.2024

Menchaca Fundazinoak 150.000 euro banatu ditu 39 erakunde solidarioren artean

 Urrian 50. urteurrena ospatuko dauan Antonio Menchaca Fundazinoak 150.000 euro banatuko ditu aurton Bizkaiko 39 erakunde solidarioren artean. Sortzailearen erizpidearen arabera, "benetako egitasmo solidarioakaz, lurrari itsatsitako egitasmoakaz, oinarrizko beharrizanei erantzuten jake".

‘Sociedad Bilbaina’ dalakoan gaur ospatu dan ekitaldian banatu da laguntza. Ekitaldi honetan, hainbat erakunde barrik jaso dau laguntasuna: Ellacuria Fundazinoak emakume eta senide etorkinentzako egoitza-egitasmoagaitik, Susterra Alkarteak ‘pisu-egitasmoa, urratsa burujabetzarako’ egitasmoagaitik, Lurre-hurre Fundazinoak, DYAren Gauero zerbitzuak eta Munduko Medikuak dalako alkarteak etorkinentzako gizarte-osasun integrazinorako egitasmoagaitik.

1974tik hasita

Antonio Menchaca Careaga idazle filantropo bilbotarrak Menchaca de la Bodega ebere aitaren oroimenez 1974an sortu eban fundazinoak ibilbide luzea dau egintza solidarioetan Euskal Herrian. Gaur egun, honako arloetara zuzentzen dabez laguntzak: pobretasuna, beharrizanean dagozan umeak, prostituzinoa eta pertsona-salerosketa, baliabide bako etorkinak, arriskuan dagozan familia eta emakumeak eta presoak. 

Aitatutako erakunde barriakaz batera, aurretik be lagundu izan deutsen erakundeen 34 egitasmo aukeratu dabez oraingoan be laguntza emoteko: Argia, Acermas, Margotu, Guztiok Lagun, Lagungo, Zubietxe, Fidias, Tendel, Bakuva, Hazbide, Norai, Nevipen, Itaka, Amiarte, Izangai, Mundubat, Bizitegi, Lagun Artean, Sortarazi, Zehar, Caritas Bizkaia, Jesusen Mirabeak, Luisa de Marillac, Goiztri, Claret Sozial Fondoa, San Nikolas Zabalik, Gizakia, Askabide, Oblatak, Adsis, Bidesari, Zabalketa, Ireki eta 3DLan.

Sari solidarioak

Además, desde hace 23 años, la Fundación Antonio Menchaca también entrega los premios anuales a la Solidaridad, “con el fin de reconocer el trabajo de quienes destacan por su labor a favor de los más desfavorecidos”. En estos años muchas han sido las entidades diocesanas reconocidas en diferentes ediciones. En la última edición se reconoció, con una mención especial, a las Misiones Diocesanas Vascas, en su 75 aniversario. Otros galardonados han sido, por ejemplo, el Padre Ángel, a Open Arms y sus rescates de pateras con inmigrantes, el rpesbítero Luis Lezama, la asociación Aspace o la ONCE.

Foto de familia de los premiados en la última edición de los premios solidarios de la Fundación Menchaca de la Bodega