Juan Mari Lechosa, gizon maitatu eta estimatua izan zan Bilboko Eleizbarrutian. Bere adiskide, abade-lagun eta pertsona askoren lekukotasunetan ikusi zan hori. Gogora ekarriko doguz barriro orduan esandakoak:
25.10.2024
Meza, uztailean hil zan Juan Mari Lechosa abadearen oroimenez
Juan Mari Lechosa Gonzalez Eleizbarrutiko abadea uztailaren 21ean hil zan Bilbon, 82 urte ebazala. Lutxanako parrokian urte asko emon eban, lehenengo, 60ko eta 70eko hamarkadetan eta, azkenean, Errekarte Pastoral Barrutian (PB) lagunduz. Horregaitik, makina bat lagunek eskatuta, datorren astelehenez, urriak 28, 19:00etan, Eukaristia ospatuko dabe bera oroitzeko Lutxanako Artzain Ona parrokian, Kerman Lopez Juan Mariren lagun min eta Eleizbarrutiko bikario nagusia buru dala.