Saioa antolatu dauan Barandiaran Kristau Alkarteak deialdia egin dau egun horretan migrazino-gertaeraren inguruan “askatasunez berba egitra, zer gertatzen ari dan ikusi eta gertaerak aztertuz, etorkizun barria, barria izango dalako geroko euskal gizartea, planifikatzen lagunduko deuskuen jardunbideak eratu ahal izateko. Merezi dauana ez galtzea eta bizikidetzarako eremu barriak eratzea ezinbesteko izango dira datozan urteetan. Horretan lagundu gura dogu gure gogoetagaz”.
03.12.2024
Migrazino-gertaerari buruzko gogoeta Barandiaren Kristau Alkartearen eskutik
Abenduaren 14an, migrazino-gertaeraren inguruko gogoetarako saioa ospatuko da Begoñako Gogarte Etxean, 10:00etatik 14:00etara. Xabier Aierdi soziologoak, Ramón Ibeas teologoak eta Jesús Prieto Deustuko Unibertsitateko antropologia-irakasle erretiratuak parte hartuko dabe. Saioan izena emoeko (bazkaltzen geratuko dan ala ez adierazoz), mezua bialdu helbide elektroniko honetara: bka.euskadi@gmail.com Izena emoteko azken eguna, abenduaren 10a.