03-07-2024 Tomás, apóstol
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Misino-lekukotasuna Kongoko EDtik
01.07.2024

Misino-lekukotasuna Kongoko EDtik

Berrizko Mesedetako Misiolariek asteotan Berrizen ospatzen diharduen XVII. Kapitulu Nagusia aprobetxatuz, hiru partaide Bilbon izan ziran zapatuz, Kongoko Errepublika Demokratikoko Mufunga, Likasi, Bunkeya eta Kanseniako misinoei laguntzen deutsen hogei lagun ingurugaz. 

Begoñako, Getxoko eta Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako taldeek zuzenean ezagutu eben, Euphrasie, Anie eta Maribe Bengoetxea bere bizitza osoa Kongoko EDko misinoari eskaini deutsan bizkaitar misiolariaren eskutik, herrialde haretako arazoak, Berrizko Mesedetako Misiolariek Likasin garatzen dabezan egitasmoak eta Kongoko EDko heziketaren askotariko alderdiak zuzenean ezagutu ebezan. 

Lekukotasuna Kongoko ED
Monjak lekukotasuna emoten

Topaketan parte hartu eban hainbat lagunen esanetan, “pribilegioa izan da zapatu arratsaldea eurakaz emotea eta merezi izan dau Bakio, Getxo, Begoña edo Deustutik eurak entzutera etortea”.

Lekukotasuna Kongoko ED
Lekukotasuna Kongoko ED
Un momento del encuentro.