Aurton, Muskizen `Eskubideak eman, haurren bidea egin´ lelopean umeen eskubideen aldeko aldarrikapena egingo dabe eskautek. Hainbat ekitaldi izango da astegoienean zehar.
Trebeak, 16 eta 18 urte bitarteko gazteak zapatuan batuko dira. Gymkama bat egingo dabe herritik zehar hausnartuko dan gaiaren inguruan.
Zapatua lan eguna izango da batzordearentzat. Domekan, prest itxiko dabe 2.500 lagunentzako tokia.

Domekako jardunaldia
Ekintza nagusia San Juan plazan egingo da. Bertan adin ugaritako lagunak batuko dira goizeko 10 ta erdietatik aurrera. Ordu batetan meza nagusia ospatuko da Kerman Lopez bikario nagusia buru dala. Ospakizunean Sergio Buiza lurralde bikarioa eta eskautetako kontsiliarioa Alex Andreu be izango dira.
Egunean zehar, antolatzaileek txosna bat jarriko dabe. Pakemba taldearen erromeriagaz amaituko da Bizkaiko 30 taldeen arteko jaia.
Eskaut mobimentua
Baden Powell izan zan eskaut mobimentuko sortzailea. Gorka Deuna hartu eban zaindari modura.