22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gaur, “Errege-opil solidarioaren” banaketa, Bilbon
05.01.2023

Gaur, “Errege-opil solidarioaren” banaketa, Bilbon

Aurtengo gozoki solidarioak 600 kilo pisatuko ditu eta ohiko errezetaz egingo da. Prestaketan, 350 kilo irin, 63 kilo azukre, 92 kilo gurin, 110 dozena arrautza, 30 litro laranja-lore ur, 33 kilo legamia, 50 kilo fruta azukreztatu apaintzeko eta 7 kilo gatz erabiliko dira.
El Roscón solidario llega de nuevo hoy a Bilbao. Esta iniciativa puesta en marcha por Caritas Bizkaia, en 2005, quiere implicar a la sociedad en la lucha contra la exclusión y pobreza en la infancia y juventud. Hoy repartirá 3.500 raciones de roscón con chocolate al precio de 1 € (a partir de las 10:00 h.) en la Plaza Nueva.  

Aurton, errezeta tradizionalaz egin daben 600 kilotik gorako opil solidarioa banatuko da. Jarduera Bilboko Plaza Barrian izango da. Opil-zatiak eta txokolatea pack birziklagarrietan banatuko dira goizeko hamarretatik aurrera.

Txokolate-basoa eta opil-zatia: euro 1

Bilboko errege-opil solidarioa banatzen dan bitartean, hainbat jarduera izango da, esate baterako umeentzako tailerrak eta hainbat zozketa. Honeetan parte hartzeko nahikoa da opilaren tiketa, aurreko ekitaldietan lez euro baten truke (txokolate-basoa eta opil-zatia) eskuratu daitekena.

Radio Popular-Herri Irratia eta Bizkaia Irratia Plaza Barrian izango dira eta opil-banaketaren ingurukoak emongo dabez.

Presentación del Roscón solidario, la pasada semana, en Bilbao