22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 On Joseba Segura gotzaina Gotzainen Batzarraren osoko bilkuran izango da
21.11.2022

On Joseba Segura gotzaina Gotzainen Batzarraren osoko bilkuran izango da

Astelehenetik barikura (azaroak 21-25), Gotzainen Batzarreko (EGB) gotzainek, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Osoko Bilkuran parte hartuko dabe. Astean zehar hainbat gai lantzeaz gainera, EGBeko Idazkari Nagusi barria aukeratuko dabe 2023-2027 aldirako. 2018an Idazkari Nagusi izendatu eben Mons. Luis Javier Arguello Garciaren lekua hartuko dau, joan dan ekainean Valladolideko artzapezpiku izendatuta, idazkari nagusi karguari uko egin deutso-eta.

Bost urterako aukeratzen da Idazkari Nagusia eta behin bakarrik aukeratu daiteke barriro jarraian beste bost urterako. Osoko Bilkuran egiten da hautaketa, Batzorde Iraunkorrak aurkeztutako izenen artean.

Osoko bilkura honetan, 78 hautesle dagoz. EGBko eskubide osoko kideek dabe botoa emoteko eskubidea, gaur egun, honeek: 3 kardinal (Antonio Cañizares kardinala Valentziako administratzaile apostoliko lez); 14 artzapezpiku; Eleizbarrutietaok 47 gotzain eta 11 laguntzaile. Horreez gainera, Ávila, Menorka eta Gironako administratzaile apostolikoek (Mons. Jesus Garcia Burillo, Mons. Gerard Villalonga Hellin eta Mons. Lluis Suñer i Roca).

Ez dabe botoa emoteko eskubiderik, EGBeko eskubide osoko kide ez izatearren gotzain ordenatu arte, Fernando Prado Ayusok Donostiako gotzain hautatuak (abenduaren 17an hartuko dau gotzain ordenazinoa) eta Jose Maria Avendañok Getafeko gotzain laguntzaile hautatuak (azaroaren 26an hartuko dau gotzain ordenazinoa).

Azaroaren 22an, martitzenez, ekingo jako hautaketa prozesuari Batzorde Iraunkorraren batzarragaz. Estatutuetan ez da zehazten Batzorde Iraunkorrak zenbat hautagai aurkeztu behar deutsan Osoko Bilkurari, baina, egon ezkero, hamar gotzainen babesa daben hautagaien izenak sartu behar dabez zerrendan.

Gehiago jakiteko: Hemen.