20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuan, “Open House” jardueraren hasiera
04.10.2023

Asteburuan, “Open House” jardueraren hasiera

Urriaren 7 eta 8an, 65 eraikin eta eremu publikotatik gora erakutsiko dituan "Open House" jardueraren ekitaldi barria ospatuko da Bilbon. "Uri (im)materiala" goiburuaren haritik, aurtengo egitarauak alderdi honeen inguruan hausnartzeko bidea emongo dau: uria egokitzen dauan alderdi ukigarri eta ukiezina, arkitekturaren eta urigintzaren ingurune, gizarte eta ekonomia jasangarritasuna. Gizakundearen komentua izandakoa (gaur egun, Eleiz Museoa) bisitatu ahal izango da. Gizakundea plazako 9Ban (Atxuri) dagoan eraikina bisitatzeko ordutegia: zapatuz, 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara eta domekaz, 10:30etatik 13:30etara.

Asteburuko bisitaldietan, eraikin eta kaleen materialak azalduko dira: eraikuntzarako material barriak, izadia uri-beruza barri lez, e.a. Uriak kontsumitzen dituan bitartekoak, eskuragarri doguzanak eta materia-kontsumoaren zirkulartasuna be azalduko dira, eta uria itxuratzen daben alderdi ukiezinak: kultura, adimen kolektiboa eta gure uria eta eremu publikoa arautzen eta eratzen dabezan arau eta egitasmoak. Gehiago jakiteko: openhousebilbao.org.

Programatutako hainbat bisita

Deustuko Komertzialaren eraikina

Deustuko Unibertsitate literarioa

Indautxuko Jesuitak

Egitaraua osorik ikusteko eta lekuak gordeteko: hemen

Open House 2023

El Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa también participará en esta edición