01-09-2024 Domingo, XXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Kultura 5 Organo eta tronpeta doinuak Durangoko basilikan
27.08.2024

Organo eta tronpeta doinuak Durangoko basilikan

Arandoño Kultur Elkarteak antolatutako beste kontzertu bat izango da bihar Durangoko basilikan. Oraingo honetan proposamen berezia izango da, barroko estiloko musika jorratzen dauan hirukoa izango dalako. Piccorgan hirukoak tronpeta eta organo doinuak alkarlotzen dauz. Arratsaldeko 20:30etan hasiko da kontzertua.

XVi eta XVII. mendeetako doinu barrokoak bultzatzeko jaio zan hirukoa.

2020an sortu zan eta Miguel Conde eta Diego García tronpeta joleak eta  Daniel Cardiel organo joleak osotzen dabe.

XVI. mendetik gaur egunera arteko musikea joten dabe. Barrokoaren kolore distiratsu eta malenkonikoak oinarri dabezala estilo ugari jorratzen dabe.

El Trío Piccorgan