22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Parrokiak Lursaila itzi deutso Garaiko udalari berdeguneak egiteko eta jenteak erabili daian
24.05.2024

Parrokiak Lursaila itzi deutso Garaiko udalari berdeguneak egiteko eta jenteak erabili daian

Garaiko parrokiak eta udalak 1986an sinatu eta 2016an amait zan hitzarmena barritu eta eguneratu egin dabe. San Migel elizaren inguruko 2.515 metro karratuko lursaila udalaren esku egon da ordutik hona. Alex Alonso parrokoak eta Erramun Osa parrokoak sinatu daben hitzarmenaren arabera, itzitako lursaila 5.809 metrokoa da orain, saila bikoiztu dalarik. Hogeta hamar urterako itzi jako udalari eta bertan berdeguneak egingo ditu eta jentearen erabilerarako izango da.

Garaiko parrokiaren eta udalaren arteko hartu-emonaren frutu, maiatzaren 17an sinatu zan hitzarmena eta honen bitartez eleizaren inguruko lursaila udalari itzi jako.

Hitzarmen honen arabera, parrokiak ez dau dirurik jasoko, baina udalak lursailak egoera onean eukiteko konpromisoa hartu dau, orain arte egin izan dauan lez.

Del mismo modo, el acuerdo reconoce al ayuntamiento de Garai la propiedad de los árboles plantados por la vecindad en los terrenos objeto del convenio suscrito.

Parrokiatik begi onez ikusi dabe hitzarmena eta udalagazko lankidetza. Udalak uri-egitasmoan jasoko ditu hitzarmenaren baldintzak.

Erramun Osa y Álex Alonso tras la firma del acuerdo