Hona hemen aurtengo proposamenak Pazkoa ospatzeko:
SARBIDEKO PAZKOA (2009an jaiotakoak)
Aste Santuko egun bakotxaren zentzuna landu, era ludikoan eta eguneroko bizitzara eroanez. Egun bakotxeko liturgia be ospatuko dabe. (Laguntzailea: Miguel Vera II. bikaritzako lurralde bikarioa).
Sodupeko Avellaneda ikastetxean, martxoaren 28tik 31ra. Prezioa: 50 €.
PAZKO IBILTARIA (2008an jaiotakoak)
Goizez, oinez joango dira dagokien lekura eta, arratsaldez, egun santu bakotxaren zentzunean sakonduko dabe. (Laguntzaileak: etapa bakotxa amaitzen dan lekuko abadeak).
Sodupe – Bilbao – Barakaldo – Muskiz ibilbidea egindo da martxoaren 27tik 31ra. Prezioa: 50 €.
ZERBITZURAKO PAZKOA (2007 eta 2006an jaiotakoak)
Goizez, ahultasunaz eta bazterketaz bustitako eremuetara hurreratuko dira, Caritasek eta egoitzek garatzen dabezan egitasmoetan zerbitzua eskainiz. Arratsaldez, bizi izandako esperientzian eta egunaren zentzunean sakonduko dabe, talde lez eguneko liturgia ospatuz. (Laguntzailea: Jaime Pizarro abadea).
Begoñazpi ikastolan (Bilbao), martxoaren 27tik 31ra. Prezioa: 50 €.
PAZKOA MATURANA ATERPETXEAN (18-24 urte)
Norbere bizipenetik egun bakotxaren zentzunean sakontzeko aukera Berrizen, martxoaren 27tik 31ra. Prezioa: 50 € (Laguntzailea: Javi Garcia abadea).
PAZKOA BARNEZABALEN (25 urtetik gorakoak)
Pazkoa otoitz giroan, isilik bizitzeko beste batzukaz, izadian, eta mundura zabaltzeko.
Barnezabal gogarte etxean (Berrizko Mesedetako Misiolariak, BMM), martxoaren 27tik 31ra.