22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Parte hartu gura dozu parrokietan datuen babesa kudeatzeari buruzko heziketan?
15.11.2023

Parte hartu gura dozu parrokietan datuen babesa kudeatzeari buruzko heziketan?

Azaroaren 26an, 10:00etatik 13:era, Bizkaiko parrokietan datuen babesa kudeatzeari buruzko auditoretza eta heziketarako saioa ospatuko da Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4. 1. solairua).Parrokietan datuen tratamentuaz arduratzen diran eta askotariko arloetan (ekonomia, pastoraltza, katekesia...) datuak kudeatzen dabezan pertsonei zuzendutako jarduera da. Anabella Barroso datuen babeserako Bilboko Eleizbarrutiko ordezkariak aurkezpen teoriko laburra egingo dau, agiriak aurkeztuko ditu eta kasu praktikoak jarriko dira partaide guztien artean ebazteko.

Saioan, Datuen Babeserako Araudi Orokorraren eta Gotzainen Batzarraren Aginduaren alderdi nagusiak aztertuko dira. Jardunaldian, besteak beste, indarrean dan araudiaren betetze-maila ikuskatuko da eta parrokiaz parrokia datuen tratamendurako jardueren erregistroa egiteko datuak aztertu edo batuko dabez. Indarrean dan araudia betetzeko eskatu behar diran klausula eta agiriak be eguneratuko dira.

 Parrokietan datuak kudeatzeari buruz informazinoa jasoteko formularioa: https://forms.office.com/e/BMhpSdBkhy

Antolaketarako, ezinbestekoa da izena emotea:: https://forms.office.com/e/sqSabhRHsG (Hilaren 24ko eguerdiko 12:00etan amaituko da izena emoteko epea).