06-05-2024 Lunes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Pobretasun, desbardintasun eta bazterketaren inguruko gogoeta eta alkarrizketa Bilbon
15.11.2023

Pobretasun, desbardintasun eta bazterketaren inguruko gogoeta eta alkarrizketa Bilbon

Gaur amaituko da datorren zapatuz, azaroak 18, Pobreen Munduko Egunaren bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Ama parrokian ospatuko dan ekitaldian parte hartzeari begira izena emoteko epea. Orain arte, 160 lagun baino gehiagok emon dau izena 10:00etatik 13:00era egingo dan jardueran. Gotzaina eta Gotzain Kontseilua bertan dirala, Sebastian Morak fedeareb gizarte-karidade alderdiari buruzko hausnarketa eskainiko dau. Gure inguruan "errealidade sakon eta zabala" danaren inguruan jardungo dau, pobretasuna, desbardintasuna eta bazterketa mintzagai izango ditualarik. Honen haritik, hizlariaren esanetan, errealidade horreek 'natural' bihurtu dira eta, ondorioz, "axolagabekeria bultzatu egiten da eta bidegabekeria hutsaldu". Hitzaldiaren ostean, partaideak taldeka banatuko dira gaia lantzeko eta hizlariagaz solasean jarduteko. Atsedenaldian, salda beroa hartuko da, norberak eroandako katiluan.

Datotten zapatuz, 160 lagun baino gehiago batuko da Bilboko Errekaldeko parrokian, Pobreen Munduko Eguna ospatzeko.

Bilboko gotzainak egingo deutse ondo etorria bertaratutakoei eta, ondoren, Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari nagusi ohi eta Comillaseko Unibertsitateko etika-irakasleak gogoeta eskainiko dau.

Hizlariak, hasteko, gaur egungo gizartea kokatuko dau, “mundu asaldatu, ziurgabe eta korapilatsuan” txertatuta dala azalduz. Erlejinoek, eta zehazki sinodo-prozesuan murgilduta dan katolizismoak, jasaten diharduen eraldaketa nabarmenduko dau. Bazterketari eta Aita Santuak askotan aitatzen dauan kanportzearen kulturari buruz be jardungo dau.

Gogoeta teologiko eta eklesiologikorik be ez da faltako Moraren jardunean. Amaitzeko, dei egingo deutse partaideei “pastoral ikuspuntutik pentsatu” daien, horretarako galdera batzuk aurkeztuz.

Bigarren zatia, praktikoagoa

Taldeka banatuko dira partaideak gaiaren inguruan hitz egiteko eta 11:45etan hasiko dira horretan. Gero, Sebastian Moragaz solasean jarduteko aukera be izango dabe. Topaketa, ordu bata inguruan amaituko da.

Domekaz, parrokietan

Azaroaren 19an, domekaz, Bizkaiko parrokia guztietan ospatuko da Pobreen Munduko Eguna. Eleizbarrutian egun honetarako prestatu dan karteleko siluetez baliatuz zeinua egiteko eskatu da aurton. Zuriz dagozan hutsuneak eta besarkadaren zatia izenez eta aurpegiz betetea proposatzen da eta “ahulenen sufrimentuak arintzeko konpromisoa hartzea”. Jentaurreko jarduera egiteko be eskatzen da, eleizpetan kartela erakutsiz, edo hausnarketa egiteko ‘Goazen!’ kukrtso hasierako ekitaldirako grabatutako bideoa ikusiz.

Bideoa, hemen

PME Alkarren Barri
Pobreen Munduko Eguna. Zeinuak

Bilboko Eleizbarrutiko Jardunaldirako lagungarriak: hemen

Caritasen eta Gotzainen Batzarraren baterako kanpaina

Espainiako Gotzainen Batzarrak eta Caritasek bat egin dabe barriro be kristau alkarteak eta gizarte osoa Frantzisko aita santuak deitutako urteroko hitzordu honetan parte hartzera bultzatzeko. Lagungarriak argitaratu dabez Pobreen Munduko Egunerako.

Lagundarriak: hemen

Katilu JMP