09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Aba Taanoren emonaldi solidarioak Galdakaon eta Santurtzin
14.11.2023

Aba Taanoren emonaldi solidarioak Galdakaon eta Santurtzin

Aba Taano taldeak Santurtzi eta Galdakaon jardungo dau gospel musika eskainiz kontzertu solidario bitan, "Musika biziak salbatzeko" bere egitasmoaren barruan. Emonaldi horreetan batu daiten dirua Ugandako umezurtz-etxe baten kudeaketarako izango da. Azaroaren 18an, zapatuz, Galdakaoko Andra Mari eleizan jardungo dabe, 20:00etan, eta azaroaren 19an, domekaz, Santurtziko Gorka Deuna eleizan, 19:00etan. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza eskatuko da egitasmoa aurrera atarateko. 

Galdakao eta Santurtziko kontzertuetan dirua batuko da Elisabeth Michoten eskutik, 2005ean Ugandan sortu zan  ‘Musika biziak salbatzeko’ GKEarentzat.

Música para salvar Vidas” egitasmoa, gehiegikerien eta abandonuaren biktima diran umeei laguntzeko sortu zan. Horretarako, umezurtz-etxea jarri zan martxan Ugandako Kampalako kanpoaldean eta 60 lagun baino gehiago bertan emoten deutsen laguntzatik bizi da. Arduradunen esanetan, “gehienak adin txikikoak dira. Etxea, Kireran dago, Kanpalatik hurran. Handik umeek lehen eta bigarren hezkuntza egiten dabe edo eskola espezializatuetara edo unibertsitateetara joaten dira. Batzuk etxetik kanpo bizi dira eta beste batzuk Gandan, Nansana uri handian dagoz”.

Hasieran umezurtz-etxe honetan izan ziran neska eta mutil batzuk lanean dagoz eta euren senideei laguntzen deutsie. Erizain dira, laboratorioko tekniko, DJ, mekaniko, jostun, kazetari, ostalari, txef, informatiko… eta bakotxa bere aldetik bizi da.

Jornada Mundial de los Pobres en Galdakao. Actuación de Aba Taano.