14-04-2026 Martes, II semana - pascua
14.02.2025

Pastoral Barruti barria Santutxun

Otsailaren 23an eratuko da kanonikoki Santutxu Pastoral Barrutia (PB). On Joseba Segura gotzaina izango da buru eleizkizunean, San Francisquito parrokian, eguerdiko 12:00etan. Gainera, aurretik hainbat ekitaldi izango da: lehenengo eta behin, gaur arratsaldez kontzertua ospatukod a San Francisquito parrokian, 19:00etan, Bilbao Kamerata Jatorki abesbatzaren eskutik. Datorren eguaztenez, otsailak 19, Javier Oñate eleizbarrutiko abadeak berbaldia eskainiko dau: "Sinodo-sena ulertzeko eran", Maria Erregina eleizan, 19:30etan eta azaroaren 21ean, barikuz, Bonaparte abesbatzak eta beste batek (zehaztu barik oraindik) kontzertua eskainiko dabe Covadonga eleizan, 19:00etan

Otsailaren 23an kanonikoki eratuko dan Santutxu PBan alkarregaz urratsak emoten eta lan egiten dihardue azken zortzi urteotan. Honeek osotuko dabe: Natibitatea, Begoñazpi, Maria Erregina, Covadonga, Iturribideko Andra Mari, Pauleko San Frantzisko eta Boluetako Santa Ana parrokiek.

Pastoral Barrutikoak dira, gainera: Berriotxoa  (menesianoak), Salbatore (maristak) Begoñako Andra Mari (Karidadearen alabak) eta Aingeru Guardakoak ikastetxeak eta Bidari eta Fokolarrak komunitateak. 

Bilboko Eleizbarrutiko Pastoral Barrutiak: hemen