01-04-2025 Martes, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Pazko bereziak 18 urtetik gorako gazteentzat
26.03.2025

Pazko bereziak 18 urtetik gorako gazteentzat

Apirilaren 16tik 20ra 18 eta 25 urte arteko gazteek Pazko esperientzia honetan izena emoteko aukerea izango dabe. Berrizko Maturanaren aterpetxean otoitz egin eta egun honeek daukien zentzunaren inguruan hausnartuko da.  Gazte Pastoraltzatik egiten dan proposamena da. Oraindino be izena emoteko epea zabalik dago esteka honetan

Aste Santu osteko egunetan Pazko egunak datoz. Gazteen pastoraltzatik egun honeek modu berezian igaroteko aukerea eskaintzen dabe. Leku askotako gazteak alkartzeko abagunea izango da. Guztiak be fedearen harira.

Barriro konektatzeko aukerea

Esperientzia berezia izango dala dinoe gazte pastoraltzatik eta aukera ezin hobea “egunerokotik aldentzeko eta barriro konektatzeko”. Itxaropena izango da jardunaldien haria.

Izena emon gura izanez gero, 50 euro ordaindu behar dira egun guztietarako. Edozelan be, inork ordaintzeko arazorik baleu, ez da hori arazoa izango. 

Izena emoteko epea zabalik dago martxoaren 30era arte hemen 

Edozein zalantzatarako idatzi hona: infanciajuventud3@bizkeliza.org

Albergue de Maturana, Berriz