Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Pobreen Munduko Eguna Eleizbarrutian
16.11.2026

Pobreen Munduko Eguna Eleizbarrutian

Atzo -domeka- Pobreen Munduko X. Eguna ospatu zan. «Jauna da errukarriaren gordeleku», goiburuaren harira, Leon XIV.a aita santuak "pobreen gordeleku egiten dan Eleiza pobrea" aldarrikatu eban. Eleizbarrutiko hainbat lurraldetan izan ziran jarduerak. Hona hemen batzuk:

Pobreen Munduko Eguna (PME), Portugaleten:

Pastoral Barrutiko (PB) azaroko Eleizkizun-Eukaristian ospatu eben PMEa.

Pobreen Munduko Eguna Portugalete

“Toda la comunidad -azaldu dabe PBtik- hemos sido convocados para descubrir la realidad de pobreza que hay a nuestro alrededor y acoger la llamada a poner a disposicion de las personas vulnerables nuestros talentos para que encuentren en nosotros, en Portu, y en todo el mundo, un refugio y hagamos sentir a todas personas que estan ‘en casa'”.

Pobreen Munduko Eguna Portugalete

Katekesiko neska-mutikoek eta eskautek euren gauzen bidez, kalean lo egiteko manta, hona etortzean herrialdeko gauzak sartu ebazan motxila eta egongelako erlojua- kontatutako Mateo, Mara eta Carmenen istorioa entzun eben. Portugaleten, ikastetxe, auzo edo familietan, holako pertsona asko dagoala ikusi eben. Jesusen kontaketa entzun ondoren, txanpon baten euren konpromisoak idatzi eta ospakizunean aurkeztu ebezan. 

Pobreen Munduko Eguna Portugalete

Pobreen Munduko Eguna Portugalete

Helduek antzeko ibilbidea egin eben Santiagoren lekukotasunaren bidez. Txanponean idatzitako konpromisoak batera jarri ondoren, Caritasek Portugaleteko pobretasunari aurre egiteko zer egiten dauan entzun eben Maria Berlangaren ahotik. 

Pobreen Munduko Eguna Portugalete

Pobreen Munduko Eguna Portugalete

Ondoren, Eukaristia aospatu eben. Txiki eta helduek atzemandakoa batera jarri eta Jainkoa lez gu be pobreentzako gordeleku izan gaitekezan erantzun eben. Abestuz eta egunerako goiburuari lotutako etxean adreilua ipiniz amaitu eben.

Pobreen Munduko Eguna Portugalete

“La celebración concluyó con la entrega de un pequeño ladrillo que nos va a recordar que cada un@ de nosotr@s puede contribuir a construir y ser refugio y casa para los que lo están pasando mal”.

Bermeon:

Pobreen Munduko eguna, Bermeon

Pobreen Munduko eguna, Bermeon

Portugaleten