21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza “bizikidetzaren pedagogia” ikastaroan
07.07.2023

Eleizbarrutiko ordezkaritza “bizikidetzaren pedagogia” ikastaroan

Uztailaren 4, 5 eta 6an, Migratzaileen aldeko Jesuiten Zerbitzuak, Ellacuria Fundazinoaren laguntzagaz, antolatuta, "bizikidetzaren pedagogia" ikastaroa ospatu dau BIlbon. Gizarte anitz eta konprometituaren eraikuntzagaz konprometitutako hainbat lurraldetako hogeta bost lagunek parte hartu dabe berbaldietan eta bisitaldietan.

Estrella Moreno ETPIko zuzendaria izan zan partaideetako bat eta “Emakumeak eta erlejinoa” gaiaren inguruan jardun eban. Miguel Angel Esnaola ekumenismorako eta erlejinoen arteko hartu-emonerako Eleizbarrutiko ordezkariak ikastaroko saio batean jardun eban. Bere berbaldian, Bilboko Eleizbarrutiak, Ellacuria Fundazinoagaz eta Onda Euskadi alkarte musulmanagaz batera, ureetan garatzen diharduan askotariko proposamenen oinarritzea azaldu eban. Euren esanetan, “erlejino aniztasunak gero eta nabarmenagoa da gure uri eta herrietan eta bizikidetzarako eremu egokia eratzeko baliagarri izan daiteke”.

"Bizikidetzaren pedagogia" ikastaroa

Eusko Legebiltzarrak kulturako leku eta etxeen eta aniztasun erlijiosoaren Legea onartu barri dau, euskal gizartean bizikidetza eta askatasun erlijiosorako eskubidea babesteko helburuagaz. Era berean, Erlejino arteko Eskadiko Batzordearen sorrera eta askatasun erlijiosoaren eta kultuare inguruko gaien barri emotea arautzen dau.