21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Arizmendiarrieta fundazinoaren egitasmoa, Ávilan
05.08.2019

Arizmendiarrieta fundazinoaren egitasmoa, Ávilan

Atzo amaitu zan Ávilan 43 Eleizbarrutitako militanteak -guztira, 700 lagun- batu dituan Ekintza Katoliko Orokorraren biltzarra. Hogeta zazpi laguneko taldea izan da bertan, Bilboko Eleizbarrutia ordezkatuz. Egunotan, bizitza publikoan agertzeko bideen inguruan gogoeta egin dabe. Bizkaiko Eleizaren ordezkariek 'Familiaren erloua' esperientzia ezagutzera emon eben eta Carlos Garcia de Andoin Arizmendiarrieta Fundazinoaren bazkide sortzaileetako batek Donostia, Bilbao eta Gasteizko gotzainek sustatutako Fundazino kanoniko autonomoaren egitekoa azaldu eban.

Carlos Garcia de Andoinek Arizmendiarrieta Fundazinoaren egitekoaren barri emon eban joan dan barikuz, Ávilan, Ekintza Katolikoko laikoen biltzarrean garatu zan tailerrean. “Harrera oso ona” izan eban berbaldian, bere ibilbide labur eta oparoan, besteak beste, Arrasateko Ekintza Katolikoko kontsiliario izan zan Barinagako (Markina) abadearen bizitzaren inguruko zehaztasunak emon ebazan. Hizlariaren esanetan, gainera, 2016an, Bizkaiko Ekintza Katolikoa, Arizmendiarrieta beneragarri izendatu ebenean sortu zan Fundazinoaren kide instituzionala da eta sortzaileetako bat, Deustuko eta Nafarroako Unibertsitateakaz batera.

Carlos Garcia de Andoinek jardun eban tailerrean parte hartu ebenek zuzenean ezagutu eben laneko eredu kooperatibo eta barneratzailea. Hizlariak, eredu honen haritik, honako ekintzak proposatu ebazan: “fundazinoa edo alkartea sortu lankidetzarako ekonomiaren edo gizakiaren esanetara dagoan ekonomiaren alde, enpresa, sindikatu, gizarte pastoraltzako… laikoei deialdia eginez”.