Radio Popular-Herri Irratia eta Bizkaia Irratia Eleizbarrutiko hedabideek udazken-neguko programazinoari ekiten dihardue, Bilboko gotzaina protagonista dala. Alkarrizketa egingo deutse gaur On Joseba Segura gotzainari goizeko 8:30etan. Streaming bidez eskainiko da web orrialde honetan.
Denporaldi barrirako irratsailoen aurkezpenean azaldu dabenez, “Radio PopularBilbao-Herri Irratiak alderdi sozial eta erlijiosoan sakontzen jarraituko dau, Bizkaiko Eleizaren presentzia nabarmenduz. Mezu humanistak zeharkatuko dau programzinoa eta hainbat irratsaiotan beren-beregi zabalduko da Eleizaren mezua eta Bilboko Eleizbarrutian askotariko arloetan egiten dan lana”. Astelehenetik barikura, arratsaldeko lauetan, Juanma Juberaren eskutik emititzen dan ‘Es Posible’ irratsaioan, patxada handiagoz landuko dira gaiak.
Eukaristiak eta Arrosarioa
Era berean, kurtso barrian, mezak eskainiko dira domekero San Felicisimo parrokiatik (FM, 8:00etan).
Begoñatik egunero 20:00etan emititzen da meza (UE) eta Arrosarioa (UE) 20:30etan.
Irratsaioak Bizkaia Irratian
Hogeta lau orduz euskeraz emititzen dauan Bizkaia Irratiak, egunero emoten dau Eukaristia Begoñatik goizeko 9:00etan. Domekaz, San Felicisimo parrokiako meza eskaintzen dau.
Aurreko kurtsoan lez, oraingoan be irratsaio berezia eskainiko da Eleizbarrutiko gaurkotasunezko barrien inguruan, martitzenez, eguerdiko 12:00etako albistegiaren ostean.