04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Bilboko gotzainaren kurtsoko lehenengo alkarrizketa, Radio Popular-Herri Irratian
19.09.2023

Bilboko gotzainaren kurtsoko lehenengo alkarrizketa, Radio Popular-Herri Irratian

On Joseba Segura Bilboko gotzainak kurtsoko lehenengo alkarrizketa eskainiko dau gaur  Radio Popular-Herri Irratian. Dalako alkarrizketa hori zuzenean entzun ahal izango da, 8:30etatik aurrera, web honetan. Datozan hilabeteetan, Eleizbarrutian nabarmenduko diran gai nagusiak landuko dira eta gaurkotasunezko beste hainbat gairen inguruan be jardungo dau gotzainak. 

Radio Popular-Herri Irratia eta Bizkaia Irratia Eleizbarrutiko hedabideek udazken-neguko programazinoari ekiten dihardue, Bilboko gotzaina protagonista dala. Alkarrizketa egingo deutse gaur On Joseba Segura gotzainari goizeko 8:30etan. Streaming bidez eskainiko da web orrialde honetan.

Denporaldi barrirako irratsailoen aurkezpenean azaldu dabenez, Radio PopularBilbao-Herri Irratiak alderdi sozial eta erlijiosoan sakontzen jarraituko dau, Bizkaiko Eleizaren presentzia nabarmenduz. Mezu humanistak zeharkatuko dau programzinoa eta hainbat irratsaiotan beren-beregi zabalduko da Eleizaren mezua eta Bilboko Eleizbarrutian askotariko arloetan egiten dan lana”. Astelehenetik barikura, arratsaldeko lauetan, Juanma Juberaren eskutik emititzen dan ‘Es Posible’ irratsaioan, patxada handiagoz landuko dira gaiak. 

Eukaristiak eta Arrosarioa

 Era berean, kurtso barrian, mezak eskainiko dira domekero San Felicisimo parrokiatik (FM, 8:00etan).

Begoñatik egunero 20:00etan emititzen da meza (UE) eta Arrosarioa (UE) 20:30etan.

Irratsaioak Bizkaia Irratian

Juanma Jubera gotzaina alkarrizketatzen 2022-2023 kurtsoaren hasierako ekitaldian

Hogeta lau orduz euskeraz emititzen dauan Bizkaia Irratiak, egunero emoten dau Eukaristia Begoñatik goizeko 9:00etan. Domekaz, San Felicisimo parrokiako meza eskaintzen dau.

Aurreko kurtsoan lez, oraingoan be irratsaio berezia eskainiko da Eleizbarrutiko gaurkotasunezko barrien inguruan, martitzenez, eguerdiko 12:00etako albistegiaren ostean.

https://radiopopular.com/

https://bizkaiairratia.eus/

Imagen de archivo de una entrevista anterior, junto a Juanma Jubera, de Radio Popular.