21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Zuzenean ikusi gura dozu “Martxoak8Mujeres” ekitaldia?
08.03.2023

Zuzenean ikusi gura dozu “Martxoak8Mujeres” ekitaldia?

Gaur -martxoak 8, eguaztena- Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatuko dau, gotzaina buru dala, zortzi emakumeri euten fededun konpromisoa autortzeko. V. ekitaldi honetan, euren eguneroko egiteko eta zerbitzuan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren oinarrizko erronkak -iragarri, ospatu, zerbitzatu eta alkarteari lagundu- sustatzeari lotutako ekintzak burutzen dabezan emakumeak agertu gura dabez. Ekiatalida 12:30etan izango da, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, eta zuzenean emongo da web honen bidez.

Martxoaren 8an, V. ekitaldi honetan autorpena jasoko daben emakumeak konprometituta dagoz Bizkaiko Eleiza eta gizarteagaz. Zortzi emakume honeek boluntario lez alkartearen alde jarduten dauan beste hainbat emakume ordezkatzen dabe. Honeek dira:

Ana Mari Garcia Bajo Zorrotzako Ama Birjina Mirarigilea parrokiako alkarteko emakume eragilea da. Ospakizunetan laguntzen dau eta Bizkaiko Caritasi lotuta egon da.

Inmaculada Gallastegi, Elorriokoa, bide-erakusleetako bat euskeraz egiten dan irratigintzan. Gotzainen idazkari izan zan 35 urtez eta gaur egun euskerazko mezetan laguntzen dau Begoñako alkartean.

Ana Rosa Barrios, Zornotzako kristau alkartean konprometituta dago Venezuelatik etorri zanetik, Fede-zabalkunde eta Katekesirako taldeko kide da.

Olatz Etxezarreta Artxandape alkarteko kide gaztea. Andereñoa da, laguntzailea Kristau Sarbideko prozesuetan eta erreferentzia talde bateko kidea.

Pili Garcia, konprometituta dago Erandioko parrokiagaz eta udalerriagaz eta Caritaseko boluntario izan da. Gaur egun, Bake eta Adiskidetzearen arloan gauzatzen dau bere konpromisoa.

Mari Angeles Domercq, Kidendan boluntario zala, Ipar-Hegoaldea ikastaroa egin eban eta, amaieran, lehenengo esperientzia bizi izan eban Ekuadorren. Bueltatu eta Guayaquileko misinoko harrera-etxean lagundu eban. Gaur egun, pertsona nagusiei laguntzen deutse Bizkaiko Caritasen ‘Bizi bete’ zentroan.

Maribel Salcedo Arratia Pastoral Barrutiko kide eraginkorra da. Caritaseko boluntarioa da Igorren eta konprometituta dago inguruagaz eta kristau alkarteagaz.

Maribi Uribe da bere antzera misinoan jardun daben eta jarduten diharduen pertsonak ordezkatzen dituana. Berrizko Mesedetako Misiolari hau erreferentea da Matienako parrokian.