22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Santa Eulalia Patronatua eta Santurtziko katekesia, errefuxiatuen alde
28.02.2024

Santa Eulalia Patronatua eta Santurtziko katekesia, errefuxiatuen alde

EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dan Santa Eulalia Patronatuko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek eta Santurtzi Pastoral Barrutiko (PB) katekesiko 3. kurtsoan dabilzan neska-mutikoek egiteko bera garatzen dihardue Bilboko errefuxiatuen alde. Jenteak emondako mantak batzen dihardue, kale gorrian lo egiten daben pertsonen artean banatzeko.

Santa Eulalia Patronatua ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutikoek egiteko garrantzitsua garatzen dihardue aste honeetan. Orain dala egun batzuk Aita Mari salbamendu humanitariorako itsasontziko Iñigo eta Amaiaren bisita jaso eben. Itsasontzian zer egiten daben kontatzeaz gainera, dalako egun batean erreskatatu ebezan eta hilabete edo urteen buruan barriro aurkitu dabezan pertsonen barri be emon eutsien.

Batez be, ALKARTASUNAZ, abegiaz, alkartzeaz eta eskuzabaltasunaz jardun eben, hau da, danona dan etxe honetan pertsona guztien duintasuna eta eskubideak bermatzeko ezinbesteko diran kontuez.

Santurtzi

Erreskatatzen dabezan pertsonek euren herrialdeetatik urteteko izaten dabezan arrazoi triste, gogor eta gatxen (terra, gosea, indarkeria, bazterketa…) inguruan be hitz egin eben. Bizimodu hobea izateko itxaropenaz heltzen dira Europara eta, sarritan, ez dabe inongo erraztasunik aurkitzen. 

Euretako batzuk Bilbora heltzen dira eta hemen ez dabe ez bizitzeko, ez lo egiteko lekurik eta kale gorrian dagoz. Horregaitik, ikasleok ‘Ongi etorri errefuxiatuak’ erakundeagaz hartu-emonean jarri ziran, errefuxiatuek hemen, Bilbon, bizi daben egoera zuzenean ezagutzeko. Erakundetik jakinarazo eutsenez, “gaur egun, 500 neska-mutilek egiten dau lo Bilboko kaleetan”.

Santurtzi

Pertsona horreek bizi daben egoera latzak erasanda, neska-mutikoek mantak batzeari ekin eutsen, egoera hori apur bat arindu ahal izateko.

Aste honetan, euren egiteko honen barri emon deutse Santurtzi PBko katekesiko 3. mailakoei. Maiatzean Lehenengo Jaunartea egingo daben mutiko eta neskatoen familiakaz batzartu eta “lankide” barriak lortu ebezan euren eginkizunerako, izan be, eurek dinoen lez, “10 urte baino ez doguz, baina lagundu geinke”.

Zalantza barik, Santurtzi PBko neska-mutikoen ALKARTASUNA islatuko dauan erronka, “Jesusek beste batzukaz batera mundua aldatzera bialtzen gaitualako eta alkar hartuta, indartsuago garalako”.

Maria Elordui, responsable de Anuncio y Catequesis, de la vicaría I, se dirige al grupo.