Kurtso honetatik aurrera, Patronato Ikastetxeko zuzendaritzan dira Juan Carlos Torrellas iaz arte Santa Eulalia Patronatuko zuzendari izan dana eta Ainhoa Castañeda iaz arte Patronatuagaz bat egin dauan Kurutzearen Alabak ikastetxeko zuzendari izan dana. Zuzendari biek egin eutsen harrera atzo bertaratutako guztiei eta bisita gidatu eben ikastetxean.
Gotzainak, bere berbaldian, atzo Saleseko San Frantzisko kazetari eta idazleen zaindariaren eguna zala aitatu eta han egozan kazetariak zoriondu ebazan. Atzo bertan, UNESCOk sustatutako Heziketaren Nazinoarteko Eguna ospatzen zala be gogoratu eban.
On Joseba Segura gotzainak ikastetxe bien historia azaldu eban, heziketa-egitasmoa beti alkarte egitasmoa izan dala nabarmenduz. “Eraiki daigun egitasmo hori, norbanako eta talde bakotxak heziketa alkarte honen etorkizunean zer emon dauala sinistuta”.
Patronato Santa Eulalia Ikastetxea, “Patronatua” lez ezagutzen dabe Santurtzin. Arduradunen esanetan, “ikasteei eta euren familiei eskaintzen deutsegun banan-banako eta gertuko arretak bereizten gaitu. Harro gagoz, ume-umetatik nerabezarora arte (0-16 urte) iksaleei banan-banako jarraipena bermatzen deutsen ibilbideari lotuta jarraitzeaz”.
Gehiago jakiteko: hemen
Historia
Ikastetxeak 100 urtetik gora ditu -1914an sortu zan-. Hasieran, eta denpora luzez, Karidadearen Alabak ordenakoek zuzendu eben 2019ra arte, orduan EBI–Elizbarrutiko Ikastetxeak sartu zalarik. Gaur egun, 600 ikasle baino gehiago daukaz.
Bere sasoian, egundoko egitasmoa izan zan eta kurtso honetatik aurrera garatu gura dana be handia da, izan be, Karidadearen Alaben ikastetxea Santurtziko heziketa-egitasmorik handienetakoa, indar handikoa, izango dalako. “Batasun honek indarra emoten deusku eta baita bultzada be gure neska-mutikoen heziketa hobetzen jarraitzeko”.
Karidadearen Alaben agurra 2019an: