27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Santurtziko Patronato ikastetxeak aldi barri eta pozgarriari ekin deutso
25.01.2024

Santurtziko Patronato ikastetxeak aldi barri eta pozgarriari ekin deutso

Atzo inauguratu zan Patronato Ikastetxea, Santurtzin, Holan emon jakon hasiera, ikastetxetik azaldu dabenez, "aldi barriari alkartearen heziketa eta ongizatearen alde dogun konpromisoan". Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-sailburuak, Begoña Pedrosa sailburuordeak, Karmele Tubilla Santurtziko alkateak, On Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko ikastetxeetako zuzendaritza-taldeek parte hartu eben ekitaldian.

Kurtso honetatik aurrera, Patronato Ikastetxeko zuzendaritzan dira Juan Carlos Torrellas iaz arte Santa Eulalia Patronatuko zuzendari izan dana eta Ainhoa Castañeda iaz arte Patronatuagaz bat egin dauan Kurutzearen Alabak ikastetxeko zuzendari izan dana. Zuzendari biek egin eutsen harrera atzo bertaratutako guztiei eta bisita gidatu eben ikastetxean.

Patronato Ikastetxea
Nerea Begoña Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko zuzendaria; On Joseba Segura Bilboko gotzaina; Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-sailburua; Karmele Tubilla Santurtziko alkartea eta Ainhoa Castañeda eta Juan Carlos Torrellas Patronato ikastetxeko zuzendariak.

Gotzainak, bere berbaldian, atzo Saleseko San Frantzisko kazetari eta idazleen zaindariaren eguna zala aitatu eta han egozan kazetariak zoriondu ebazan. Atzo bertan, UNESCOk sustatutako Heziketaren Nazinoarteko Eguna ospatzen zala be gogoratu eban. 

Patronato Ikastetxea
Jose Miguel Erdozain ekonomoa eta Kerman Lopez bikario nagusia

On Joseba Segura gotzainak ikastetxe bien historia azaldu eban, heziketa-egitasmoa beti alkarte egitasmoa izan dala nabarmenduz. “Eraiki daigun egitasmo hori, norbanako eta talde bakotxak heziketa alkarte honen etorkizunean zer emon dauala sinistuta”.

Patronato Ikastetxea

Patronato Santa Eulalia Ikastetxea, “Patronatua” lez ezagutzen dabe Santurtzin. Arduradunen esanetan, “ikasteei eta euren familiei eskaintzen deutsegun banan-banako eta gertuko arretak bereizten gaitu. Harro gagoz, ume-umetatik nerabezarora arte (0-16 urte) iksaleei banan-banako jarraipena bermatzen deutsen ibilbideari lotuta jarraitzeaz”.

Gehiago jakiteko: hemen

Bisita lokaletara

Santurtziko ikastetxe hau, jente asko ibilten dan kalean dago.

Santa Eulalia patronatua

Historia

Ikastetxeak 100 urtetik gora ditu -1914an sortu zan-. Hasieran, eta denpora luzez, Karidadearen Alabak ordenakoek zuzendu eben 2019ra arte, orduan EBI–Elizbarrutiko Ikastetxeak sartu zalarik. Gaur egun, 600 ikasle baino gehiago daukaz.

Bere sasoian, egundoko egitasmoa izan zan eta kurtso honetatik aurrera garatu  gura dana be handia da, izan be, Karidadearen Alaben ikastetxea Santurtziko heziketa-egitasmorik handienetakoa, indar handikoa, izango dalako. “Batasun honek indarra emoten deusku eta baita bultzada be gure neska-mutikoen heziketa hobetzen jarraitzeko”.

Karidadearen Alaben agurra 2019an:

https://bizkeliza.org/noticia/habeis-dejado-una-huella-imborrable/

Miembros de los equipos directivos de varios centros pertenecientes a la red EBI, junto a las autoridades que participaron en el acto.