22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Sinodo-seneko Eleizari buruzko mintegia Serena Noceti teologo italiarrak gidatuta
24.03.2023

Sinodo-seneko Eleizari buruzko mintegia Serena Noceti teologo italiarrak gidatuta

Serena Noceti teologo italiarrak sinodo-seneko Eleizari buruzko mintegian parte hartu eban atzo arratsaldez. Eleizbarrutian garatzen diharduen mintegi hau, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta Laikotzarako Idazkaritzak koordinatzen dabe. Noceti, doktore da teologia dogmatikoan , teologia sistematikoko irakasle Erlejino Zientzien Forentziako Goi Institutuan, emakume teologo italiarren koordinadoraren bazkide-sortzailea eta Alkarte Teologiko Italiarreko presidenteordea. Gaur, soldatapeko pastoral mandatua daben laikoei zuzendutako saioa, sinodo-seneko Eleizari eta ministeritzari buruz hausnartuz.

Sinodo-seneko Eleizan erabagiak zelan hartu beharko litzatekezan hausnartzeko helburuagaz, Nocetiren berbak proposamen praktikoa egiteko balio izan eben. Estrella Moreno ETPIko zuzendariak saioaren amaieran azaldu ebanez, Vatikano II.aren eklesiologian sustraituta, “uste sendoa azaldu eban: Eleizak, baite erabagiak lantzeko prozesuan be, alkarregaz bide egiteko helburua eta osatzen daben askotariko subjektuen arteko erlazinoa buztartu behar ditu”. Holan, erabakitze-prozesua, “askoren aholkua eta bakarraren erabakia”  eskeman agortzen ez dan bide ez ezik, bide zabalago bihurtuko da, erreferentzia teologikoez gainera, beste batzuk hartuz, esate baterako soziologikoak.

Sinodo-seneko Eleizari buruzko mintegia. Noceti

Serena Nocetik azaldu ebanez, gaur egun Eleiza kulturan txertatu ahal izateko, ezinbestekoa da “antolatzeko doguzan eren inguruan gogoeta egitea, dagoeneko ez dagoan gizarte testuinguruaren emaitza dira-eta. Eleiza osoak esku-hartu behar dau erabarritze-prozesu honetan”.

Sinodo-seneko Eleizari buruzko mintegia. Noceti
Sinodo-seneko Eleizari buruzko mintegia. Noceti

Estrella Moreno, Serena Noceti, Marisa Arias y Carlos García de Andoin