Heziketa, Bilboko Eleizbarrutiko hainbat bikaritzatan emongo da eta Eleizan adin txikikoakaz hartu-emon estuan dagozan pertsonei zuzenduta dago batez be.
Saioa, batez be, katekistei, eskaut taldeetako, jaunartze osteko taldeetako, kristau sarbiderako taldeetako begiraleei eta Caritasen umeentzat garatzen diran egitasmoen arduradunei eta Ekipo Ministerialetako kideei zuzenduta dago.
Beste hainbat bikaritzatan
Zornotzako saioaz gainera, beste batzuk be ospatuko dira Batzordearen eskutik, hain zuzen be, urtarrilaren 28an, Algortan eta otsailean, Bilbon eta Zallan.
Beste urrats bat prebentzinoaren alde
Adin txikikoen babeserako eta sexu gehiegikerien prebentzinorako Bizkaiko Eleizako Batzordeak iristen jakozan kasuak ikertzen dihardu. Eskuartean dabe Euskal Herriko Unibertsitateak Erruki etxearen inguruan egin dauan azterlana. Laster jasoko dabe Deustuko Unibertsitateak egin dauan Eleizbarrutiko Seminarioaren inguruko ikerketaren behin betiko emaitza. Batzordetik zehaztu dabenez, “txosten bien oinarrizko ondorioak eta otsailean Bilboko Eleizbarrutian jasotako salaketei buruzko azken datuak jentaurrean aurkezteko moduan izango garalakoan gagoz”.
Askotariko eremuetan jarduten daben sei boluntariok osatutako talde honen egitekoa, prebentzinoa da batez be eta horretarako, aitatzen dabenez, “ezinbestekoa da heziketa”.
Gaur hasiko dan ibilbidearen aurretik, Bilboko Eleizbarrutiko adin txikikoen eta pertsona ahulen babeserako gida aurkeztu da hainbat udalerritan.
Carlos Olabarriren esanetan, “orain beste urrats bat emongo dogu, adin txikikoen laguntzaile diran eragileen heziketa”.