23-04-2024 Martes, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
22.01.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barrien laburpenean, Peli Romarategiren heriotza eta hiletaren ingurukoan nabarmendu dira. Misiolari eta artista honek egin eban Urkiolako santutegiko altarako mosaikoa, Jose Maria Muñoz abadearen diseinuari jarraituz.

Urkiolan bertan, San Anton eguna ospatu zan joan dan martitzenez eta, pandemiak eragindako etenaldiaren ostean, barriro be abereak bedeinkatu dabez bai hemen eta bai Bilboko San Anton parrokian.

Aldi barria ETPIan

Web orrialdean jakitera emon danez, Estrella Moreno Laiz Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendari izendatu dabe eta honek Carlos Garcia de Andoinen lekua hartuko dau. Estrella Moreno da Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak orain dala 43 urte sortu zanetik izan dauan lehenengo emakume zuzendaria.

Web orrialdean agertu danez, San Adrian-Miribilla Pastoral Barrutian, “Otoitza eta Bizitza Tailerrak’ dalakoen heziketa-saio bi ospatu dira.

Además, desde la portada de la web, se ha presentado la denominada “Biblia muda”.

Semana de Oración por la Unidad de los Cristianos

Egunotan, Eleizak Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea ospatu dau. Gure Eleizbarrutian, asteari amaiera emoteko, eleizkizun ekumenikoa ospatzen da katedralean. Aurton, aurreko urteetan lez, askotariko kristau sinismenek parte hartuko dabe. Guzti horren eta web honen bidezko zuzeneko emonaldiaren ingurukoak azaldu dira Eleizbarrutiko webean.

Zornotzan adin txikikoen aurkako gehiegikerien prebentzinorako Eleizbarrutiko protokoloari buruz ospatuko dan saioa be nabarmendu da.

Gure lekuko Eleizan dagoan alkarte katoliko txinatarrak egunotan ospatzen diharduan Urte Barri Txinatarraren barri be emon da.

Hau da Astekoak, Eleizbarrutiko barrian minutu baten laburtuta.