Berbaldiak be izango dira Sestaoko Musika-eskolako areto nagusian.
Lehenengoa, maiatzaren 7an, 19:00etan, Jose Antonio Perezen eskutik, “Lan munduaren eraldaketa bigarren frankismoan” gaiaren inguruan. Ondoren Clara Zabalok “Patonatua, gizarte eraldaketarako harrobia” txostena aurkeztuko dau.
Bigarren saioa maiatzaren 21ean izango da, 19:00etan, Jose Luis Villacorta hizlari dala, “Historia eta literatura irakaslearen egitekoa: lagun atsegin eta eskerdunak eskeini”, dalakoaren inguruan jardunez. Gero, Mª Carmen Garcíak hitz egingo dau: “Patronatuaren alkartasunezko zerbitzua ume eta emakumeakaz”.







