03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Sinodo-senari eta aitzindaritzari buruzko mintegiaren hasiera
18.01.2024

Sinodo-senari eta aitzindaritzari buruzko mintegiaren hasiera

Bihar -urtarrilaren 19a, barikua-, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI), Bikaritza Nagusiagaz batera, "sinodo-senari eta aintzindaritzari" buruzko mintegiari hasiera emongo deutso. Beste alde batetik, datorren astelehenez, urtarrilak 22, ETPIak antolatutako saioa ospatuko da 18:30etan Barrian (Plaza Barria, 4) eta Dietrich Sagertek "fede esperientziaren barri emon gaur" gaiaren inguruan jardungo dau.

Fede esperientziaren barri emon gaur

Dietrich Sagert asteleheneko hizlaria teologia protestantean izentziaduna da, doktore kultur zientzietan eta antzerkia be ikasi dau. Dietrich Sagert espezialista da oratorian eta homiletikan Kultura Protestante/Ebanjelikorako Wittenbergeko zentroan. Aldibereko itzulpenaz egingo da saioa.

Dietrich Sagert

Sinodo-sena eta aitzindaritza

Barikuz hasiko dan mintegiak sei saio izango ditu (hilean bat), urtarriletik ekainera, barikuz, 9:30etatik 11:30etara Barrian (Plaza Barria, 4). Aurretik, partaide bakotxak lagungarriak irakurri beharko ditu.

Mintegiaren saioak eta edukiak:

Urtarrilak 19: Sinodo-eklesiologia: giltzarriak.

Otsailak 23: Aitzindaritza-ereduak. Jesusen aitzindaritza.

Martxoak 22. Aitzindaritza, ahalmena, agintea eta ministerialtasuna.

Apirilak 19. Aitzindaritza-egiturak.

Maiatzak 17. Sinodo-aitzindaritzaren zailtasun eta erronkak.

Ekainak 21. Ondorioak eta jardute hoberako zehazpenak.

Ezinbestekoa da iraunkortasunez parte hartzeko konpromisoa

Parte hartu gura dauanak: idtp@idtp.org helbide elektronikoa erabili leike jakinarazoteko edo mezua itzi 94 479 56 52 telefonoan.