01-04-2025 Martes, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Sormena erronkei aurre egiteko: “Zelan izan herritar on eta kristau on”
31.03.2025

Sormena erronkei aurre egiteko: “Zelan izan herritar on eta kristau on”

Propagandisten Alkarte Katolikoko BIlbao eta Donostiako zentroek "Katolikoak eta Bizitza Publikoa Euskal Herrian" jardunaldien XIX. ekitaldia ospatu dabe asteburuan. Zapatuz, 2019tik orain arte Espainian aita santuaren nuntzio izan dan eta joan dan astean Europar Batasuneko nuntzio izendatu eben Bernardito Auzak parte hartu eban saioetako baten. 

Bilboko Euskalduna jauregian ospatu dira jardunaldiak eta zapatu goizez Bernardito Auza nuntzioak jardun eban “Itxaropenean erromes” gaiaren inguruan. Saioan izan zan On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina be eta berau buru izan zan arratsaldez jardunaldiei amaiera emon eutsen Eukaristian.

Katolikoak eta bizitza publikoa
Bernardito Auza, Raimo Goyarrola eta Joseba Segura.

Nuntzioak “Itxaropenean erromes” Jubileuaren gaiaren inguruan jardun eban. Frantzisko aita santuak erromes joatearen ideia nabarmentzen dau, hau da, “geldirik ez geratzea” ezinbestekotzat joten dau, hau da, ez alkarregaz eserita egotea, alkarregaz bide egitea baino. auzak barruko erromesaldia aitatu eban eta baita, “alkarregaz bide egitea fededunen alkarte lez. Barruko eta kanpoko erromesaldia da, geure mugak kontuan hartuta eta alkarregaz bide egiteko erarik onena zein dan jakinda egin behar doguna”.

Katolikoak eta bizitza publikoa

Esan ebanez, “gogoeta egin gurako neuke katolikoen konpromiso publikoa (alkarte honen helburua) kontuan hartuta: Frantzisko aita santuaren esanetan, alkartea pertsonen batuketa baino gehiago da. Maitatzen ikasteko aukera emoten deuskun lekua da. Norbanako lez hazi egiten gara, alkarteko kide garalako. Horixe da fedearen barri emoteko puntu nagusia, baita bizitza publikoan be”.

Auzak sormena aldarrikatu eban erronkei aurre egiteko: “zelan izan herritar on eta kristau on”.

Mons. Bernardito Cleopas Auza

1959.eko ekainaren 10ean jaio zan Talibonen (Filipinak). 1985ean egin zan abade Tagbilaraneko eleizbarrutian (Filipinak). 1986an,  Taliboneko eleizbarruti barrian inkardinatu zan.

Doktore da Teologian, Lizentziaduna Filosofian eta Zuzenbide Kanonikoan, eta Masterra Hezkuntzaren Zientzian. 1990eko ekainaren 1ean sartu zan Vatikanoko Zerbitzu Diplomatikoan, Madagaskar, Bulgaria eta Albaniako Nuntziatura Apostolikoetan, Estatu-idazkaritzako Estatuakazko Hartu-emonetarako Sailean eta Nazino Batuen Erakundean (NBE), New Yorken, Vatikanoaren Ordezkaritza Iraunkorrean bere zerbitzuak eskainiz. 

Haitiko Nuntzio Apostoliko izendatu eben 2008ko maiatzaren 8an. Artzapezpiku kontsakratu eben 2008ko uztailaren 3an, Vatikanoko San Pedro basilikan. 2014ko uztailaren 1ean, New Yorkeko Nazino Batuen Erakunderako (NBE) Vatikanoaren Begirale Iraunkor izendatu eben eta. aldi berean, Vatikanoaren Begirale Iraunkor Washington, D.C.ko  Amerikar Estatuen Erakunderako (OEA), 2014ko uztailaren 16an.

2019ko urriaren 1ean Espainia eta Andorrarako Nuntzio Apostoliko izendatu eben etajoan dan astean, Europar Batasunerako Nuntzio Apostoliko. Auzak ingelesa, frantsesa, italiera, espainiera, cebuera eta tagalogera hitz egiten ditu.

Katolikoak eta bizitza publikoa
Nuntzioa eta ekitaldian izan ziran Filipinetako monja bi

Raimo Goyarrola

XIX. ekitaldian, Raimo Goyarrola Helsinkiko gotzainak be parte hartu eban, “itxaropena landuz misino-lurraldeetan” hitz eginez. Berbaldiaren ostean, Goyarrolak “Romper el hielo (Historias de un sacerdote catóico en Finalndia)” bere liburuaren aleak sinatu ebazan. 

Katolikoak eta bizitza publikoa
Katolikoak eta bizitza publikoa
El obispo de Bilbao, Joseba Segura, saludando al nuncio, Bernardito Auza, antes del inicio de su conferencia