23-02-2025 Domingo, VII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Teologia-heziketa lurraldeetan
11.01.2025

Teologia-heziketa lurraldeetan

Kurtso honetan, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Insitutuak (ETPI) heziketarako jarduera barria jarri dau martxan lurraldeetan. Arduradunek azaldu dabenez, saio monografikoak dira eta "euren heziketa eguneratu gura daben kristauei eta, orokorrean, pastoral eragileei zuzenduta dagoz".

“Bibliagaz otoitz egin” goiburuaren haritik, urtarrilaren 16 eta 30ean -eguenez-, 19:00etatik 20:30etara, heziketarako saio bi izango dira Areetako Santa Ana parrokiako lokaletan. Luis Mari Vega Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko kide eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeko arduradunak gidatuko ditu saio horreek.