Tonbolaren aurreko egunetan, lapurreta izan da eta zozketatzeko ziran umeentzako erropak eta etxetresna elektrikoak eroan dabez. Hori holan izanda be, antolatzaileek ez deutse tonbola egiteari uko egin.
Batu daiten dirua Kolonbia eta Haitin garatzen diharduen egitasmorako izango da. Herrian geratzen dan misiolari bakarrak koordinatzendau egitasmo hori. Gainerako dirua Bizkaiko Elikagaien Bankura zuzenduko da. Blanca Onaindia arduradunak azaldu dauanez, “aurreko ekitaldietan 8.000-9.000 euro batu izan doguz. Beharbada aurton ez gara kopuru horretara iritsiko, baina batzen dana ahalik eta ondoen banatuko dogu, jente asko eta asko dago-eta premina larrian”.
Antolatzaileek babes ugari jaso dabe eta esker ona adierazo gura dabe herriak erakutsitako alkartasun eta laguntzagaitik. “Tonbola honegaz, egia bihurtzen da domekaz ospatzen dan Esku Elkartuak erakundeak sustatzen dauan kanpainaren goiburua: Zeure esku dago desbardintasuna geldiarazotea. Ekimenaz arduratzen dan gazteen taldeak goiburu hori gauzatu egin dau eta eremua eskaintzen deusku geure esku dagoanagaz lagundu daigun”.
Atzo zabaldu zan tonbola eta gaur eta bihar zabalik izango da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Txartelak euro baten truke eskuratu daitekez eta dei egiten dabe bertara joateko.