03-03-2025 Lunes, VIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Txaro Dañobeitia, “Martxoak8mujeres” autorpena, liturgiaren arloan
03.03.2025

Txaro Dañobeitia, “Martxoak8mujeres” autorpena, liturgiaren arloan

Txaro Dañobeitiak ipiniko deutse aurpegia liturgiaren arlotik Jaunaren eguneko ospakizunez arduratzen diran emakumeei. Datorren barikuz, martxoak 7, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etan ospatuko dan ekitaldian bantuko diran autorpenetako bat jasoko dau.

Dañobeitiak, orain dala 20 urte inguru, katekista zala, parrokoak liturgia arloan laguntzea proposatu eutsala azaldu dau.“Dana ezi nebala egin erantzun neutsan eta berak katekesia izteko eta liturgiarako prestatzeko esan eustan, liturgiaren kontuak lehentasuna ebalako. Eta, orduan, Sondikan batzartzen hasi ginan”. Txarok kontatu dauanez, talde bi egozan, katekistena alde batetik, eta liturgiakoak bestetik. Urte bitan prozesu bera egin genduan eta, ostean, bakotxak bere berezitasunari lantzen ekin eutsan. “Eta lirutfian hasi nintzan. Ordura arte, hainbat parrokiatan laguntzen neban: San Emeterioeta San Zeledonio eta Andra Mari parrokietan, irakurtzen… eta Aste Santuan, Nekaldia irakurtzen… Gero beren-beregi jardun neban liturgian”. Eta 1997an, heziketa jarri zan martxan. 

Orduan hasi ziran Jaunaren eguneko ospakizunak egiten, “eta harrezkero horretan dihardugu. Badira urte batzuk! Larrabetzun oso ondo onartu zan Jaunaren eguneko ospakizunen kontua. Baten bat, emakumeren bat joan egiten zan baina, orokorrean, oso ondo hartu eben kontu hau. Oso pozik gengozan orduan, eta gaur be bai. Txorierrin, abade batek prestatzen dau ospakizuna parrokia guztietarako, gero bialdu egiten deusku eta zeozer aldatu behar izan ezkero, aldatu egiten dogu. Parrokia bakotxak bere berezitasunak ditu-eta”.

Bere esanetan, “niretzat, alkartea sendotzeko era da. Guztiz garrantzitsutzat joten dot pertsonakaz hitz egitea, gertutasuna, hurbiltasuna…”:

Txaro Dañobeitia