22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jaiotzen erakusketak bisitatzeko azken egunak
06.01.2023

Jaiotzen erakusketak bisitatzeko azken egunak

Oraindik geratzen dira egun batzuk zabalduta dagoan erakusketa interesgarri bat edo beste ikusteko.

Erakusketa gehienak urtarrilaren 8ra arte -domeka- egongo dira zabalik. Eleiz Museoak (Gizakundea plaza 9B, Bilbao), “Munduko jaiotzak” erakusketa jarri dau (sarrera doan). Aitatutako domeka horretan itxiko da, baita be, Justo eta Pastor Santuak Alkarteak Gizakundea eleizan jarri dauana. Gainera, Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak Bilboko Pausoen Museoan (Iturribide, 3) jarri dau bere erakusketa nagusia. Horreez gainera, beste hainbat erakusketa dago ikusgai, esate baterako:

Jaiotzazaleen alkartea

Eleiz Museoa

Eleiz Museoan jarri daben erakusketak mundu osoan zehar buelta bat emon eta gai bera -Belengo estalpea- lantzeko dagoan kultur aniztasun eta aberastasunaz jabetzeko aukera emoten dau.

Jaiotzak klaustroan

Erakusketa, Eleiz Museoko klaustroan jarrita dago. Estalitako korridore zabal bitan dagoz jaiotza txikiak. Iluntzean doazanek, jaiotza irudikatzen dauan mural fluoreszentea ikusiko dabe erdiko inguru zabaldean.

Ordutegiak: Domeka eta jaiegunez: 11:00etatik 14:00etara. Martitzenetik zapatura: 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara (sarrera doan).

Justo eta Pastor Santuak Alkartearen erakusketa