23-04-2024 Martes, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Caritasen errege-opil solidarioa argazkitan
05.01.2023

Caritasen errege-opil solidarioa argazkitan

On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Joan Mª Aburto alkarteak eta Teresa Laespada Lan, Gizarteratze eta Bardintasunerako Foru diputatuak parte hartu dabe, besteak beste Bizkaiko Caritasek Bilboko Plaza Barrian errege-opil solidarioa banatzeko antolatu dauan ekitaldian. Eurakaz batera, boluntario ugari batu da eta erakundeetako eta etxe laguntzaileetako hainbat lagun.

Jarduera honen bidez, 2005etik hasita, urtarrilaren 5ean, Bizkaiko Caritasek gizartea konprometitu gura dau ume eta gazteek jasaten daben bazterketa eta pobretasunaren aurka. Goizez, jentez lepo egon da plaza eta 3.500 opil-zati eta txokolate baso banatu dira euro baten truke.

Bizkaiko Caritasek hemeretzi urte daroaz errege-opil solidarioa antolatzen. Azken urte bietan, pandemia dala-eta, banaketa desbardin egin izan da baina aurton ohiko erara egin ahal izan dabe.

Opil-banaketaz gainera, jolasak egin dabez, zozketak eta beste hainbat jarduera. Radio Popular-Herri Irratia eta Bizkaia Irratiak Plaza Barritik emititu dabe goiz osoan.

https://www.flickr.com/photos/68132755@N08/albums/72177720304999210
Imágenes del Roscón Solidario hoy en Bilbao