«Eskaut pasaportearen» bidez aurkeztutako joko tradizionakak, gynkanas mapagaz, aurpegiak margotzekoak edo marrazkiak koloreztatzeko maiak izan ziran, besteak beste, dozenaka familia arratsalde dibertigarri biz gozatzera erakarri ebazan proposamenak.
Urbegi euskal taldetik esker ona adierazo deutse hurreratu eta parte hartu eben familia guztiei, eta bereziki Patronatu Ikastetxeari, “euren etxean abegi egiteagaitik eta gauzak erraz jarteagaitik. Aurrerantzean be, honako ekitaldiak antolatzeko eta alkarregaz hazteko eremuak sortzeko aukera izango ahal dogu!”.
Laster jakinarazoko dabe hurrengo jarduera noiz izango da. Bitartean, jakin-mina daukienek naurretik izena emon leikie, informazinoa zuzenean jaso daien.