24-12-2024 Martes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Urpeko Amabirjinaren tronurazearen urteurrena Gaztelugatxen
09.09.2024

Urpeko Amabirjinaren tronurazearen urteurrena Gaztelugatxen

Datorren domekaz, irailak 15, Begoñako Andra Mariaren irudia Gaztelugatxeko San Juan inguruko uretan tronuratu ebeneko 61. urteurrena beteko da. Urperatutako eskultura, Begoñako Andra Mariaren irudiaren kopia da. Domekan bertan, goizeko 11:00etan atarako da hainbat ontzi Bermeoko portutik Gaztelugatxeko San Joan badiarantz eta eguerdiko 12:00etan Eukaristia ospatuko da Bermeo-Bakio errepide zaharrean kokatutako monolitoan eta ondoren lore-eskaintza egingo jako Amabirjinari lurrean zein itsasoan.

1963an, Urpeko Jardueren Bizkaiko Alkarte Txangozaleak Begoñako Andra Mariaren irudia jarri eban Gaztelugatxeko San Joan inguruko uretan. Harrezkero, hainbat jarduera antolatzen da eta iraileko urpeko erromeriak bizirik irauten dau.

Urpeko Amabirjina

Urperatutako eskultura, Joaquin Lucarini eskultoreak egin eban Begoñako Andra Mariaren irudiaren kopia da. Lucarinirena da, besteak beste, Bilboko Deustu auzoko ‘Tigrea’ eraikinaren goialdean dagoan eskultura.

Brontzezko eskultura 12 metroko sakoneran dago berunez betetako 850 kiloko oinarriaren gainean. Irudia 10-12 metrora urperatu eta tronuratu eben Gaztelugatxen, urpekariek ikusi daien. Horregaitik, itsasbehera danean, erraz ikusi daiteke. Alkarte txangozaleak buia batez markatu dau urpean Begoñako Andra Mariaren kokapena. 

Un buzo