18-04-2026 Sábado, II semana - pascua
29.12.2025

Urte amaierako meza Gaztelugatxeko San Joan ermitan

Orain dala 30 urte hasita, urte amaierako meza ospatzen da Gaztelugatxeko ermitan. Ermitaren eta inguruen mantentze-lanez arduratzen dan boluntarioen taldeak jakitera emon dauanez, bihar -abenduak 30, martitzena- arratsaldeko bostetan ospatuko da urte amaierako Eukaristia San Joan ermitan.

Frantziskotarrak izaten dira buru ermitan urteko egun jakin batzuetan ospatzen diran mezetan: San Joan Bateatzailearen egunez, San Joan Lepogabetuaren egunez, San Inazio egunez (uztailak 31) eta urte amaieran, besteak beste.