Frantziskotar alkartea arduratzen da urteko egun jakin batzuetan ermitan ospatzen diran mezez. Besteak beste, San Joan Bateatzailearen egunez, San Joan Lepogabetuaren egunez, uztailaren 31an (San Inazio) eta urteko azken egunez.
Orain dala hogeta hamar urte inguru hasi ziran Gaztelugatxeko ermitan urte amaierako Eukaristia ospatzen.