27-03-2025 Jueves, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 VI. bikaritzako parrokietako erreferenteen bigarren batzarra
24.03.2025

VI. bikaritzako parrokietako erreferenteen bigarren batzarra

VI. bikaritzako parrokietako erreferenteen bigarren batzarra ospatu zan zapatu goizez Getxoko Andra Mari parrokian. Lurraldeko Pastoral Barruti (PB) guztietako -Txorierri, Mungia, Mungialdea, Uribe-Kosta, Gobela-Galea, Areeta-Romo eta Astrabudua-Erandio- 30 languru batu zan. 

Saioan, Meatze-inguruko parrokietako erreferente biren lekukotasunak entzun ebezan eta baita Arratiako lehenengoetariko alkartezaina izan zan Maria Jose Aranarena be.

VI. bikaritzako parrokietako erreferenteen batzarra
VI. bikaritzako parrokietako erreferenteen batzarra
VI. bikaritzako parrokietako erreferenteen batzarra

Hainbat gairen inguruan jardun eben: esate baterako heziketaren, akonpainamenduaren, izendapenaren eta mandatuaren inguruan eta Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariaren eskutik ondorioak atara eta proposamenak egin ziran.

Jardunaldiari amaiera emoteko, kopau bat hartu eben alkarregaz.