`Hazia´ musikalaren lehenengo entseguak egin dira Arrasaten abuztuan zehar. Jose Maria Arizmendiarrieta abadearen bizitzaren gora-beherak azaltzen dira Euskadiko herri ugaritan aurkeztuko dan musikalean. Gontzal Mendibil da proiektuaren arimea eta bere seigarren musikala da.
Mendibilen esanetan, Goiena telebistan, Arizmendiarrietaren «mezuak, baloreak eta egiteak gaurkotzea inoiz baino beharrezkoagoa da». Pozik dago hiru urteko prestakizunak gizarteratzeko prest dagoelako lan talde zabala.
Aitzindaria
Mendibilen esanetan Arizmendiarrieta bere sasoiko aintzindaria izan zan. Hazia izan zan eta gero, eraiki eta frutu bihurtu zan berak ereindakoa.
Ametsak egia bihurtu ebazan Arizmendiarretak. Beti aurrera esaten eban. (Gontzal Mendibil, kantaria)
Beneragarria
2015ean beneragarri izentau eban Aita Santuak Markinan jaiotako abadea. Santu egin orduko lehenengo urratsa da. Arizmendiarrieta Fundazioaren partaidea dan Carlos Garcia de Andoainek izendapenaren garrantzia azpimarratzen eban orduan.