20-06-2024 Jueves, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Cultura 5 Gotzaina Klasikoen irakurketa jarraituan
08.06.2022
Saizarbitoriaren `Martutene´ liburua da aurtongoa

Gotzaina Klasikoen irakurketa jarraituan

Bilbo Zaharra Euskaltegiak urtero Arriaga Antzokian antolatzen dauan `Klasikoen Irakurketa Jarraitua´ eguerdiko 14:00etan amaituko da. XV. edizino honetan, Ramon Saizarbitoria idazle donostiarraren `Martutene´ eleberriari eskaintzen jako tartea, berau argitaratu zanetik 10 urte igaro diranean. Idazleak berak emon deutso hasierea jarraikako irakurketeari. On Joseba Segura gotzainak, zortzi t´erdiak aldera irakurri dau, Bartzelonako Euskal Etxekoei txandea hartuz. Goizeko lehenengo orduan Euskaltzainburua, Andres Urrutia; Kultura sailburua, Bingen Zupiria edota Miren Agur Meabe,  Espainiako Poesia Sari Nazionalareren irabazleek hartu dabe parte, besteak beste, euskaltegiko bertako ikasleakaz batera.
El obispo de Bilbao ha participado en la `Lectura ininterrumpida de clásicos´ organizada por Bilbo Zaharra Euskaltegia. En esta ocasión se ha realizado una lectura continuada del libro del escritor Donostiarra Ramon Saizarbitoria, `Martutene´ en el 10 aniversario de su publicación.


Arriaga Antzokian antolatzen dan ekitaldia baino lehen, liburuaren nondik norakoak aztertu dabez jardunaldi berezietan. Martutene liburuaren irakurketea aukeratu dabe antolatzaileek aurtongo ekitaldirako. Dinoenez, Saizarbitoria guztiak dagoz batuta liburu honetan.

Liburuaren azala

Besteak beste, Miren Karmele Unzueta Zamalloak, Angel Mari Unzueta bikario nagusia zanaren arrebeak be hartu dau parte irakurtaldian. Angel Mari izan zan Eleizbarrutia irakurtaldi honeetan parte hartzearen bultzatzaile nagusia.

Gotzaina Klasikoen irakurketa jarraituan