Pandemia garaian bertan behera egon dan arren, barriro be Lekeitioko basilikan, Itxas Soinua Musika Jaialdia.
Lekeitioko basilika, marko aparta
Estilo gotiko berantiarreko adibide bikaina da Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratze parrokia.
Egungo tenplua XV. mendean eraiki zan eta eliza zaharrago erromaniko baten ordezkoa da. Ondoren, eraldatze prozesu sakona bizi izan eban elizak XIX. mendean (Pascual Abaroak ordainduta), eta ordutik, sakristia barria, girola eta arkupe handia ditu elizak, gotiko estilokoak guztiak be.
Eraberritze honen ondotik, basilika titulua jaso eban. Gainera, interes handiko museo arkitektoniko zein ikonografikoa da Andra Mariaren Zeruratzea eliza, izan be, kanpotik zein barrutik, artelan ikusgarria osatzen dau.
Altare nagusia
Altare nagusiko erretaula azpimarratu daiteke barruan. Gotiko-flandestar estilokoa da, polikromatua eta urreztatua. Halaber, bere neurri zein polikromiagatik, Bizkaiko erretaula garrantzitsuena da eta penintsulako garrantzitsuenetako bat. Bestalde, irudi bilduma baliotsua dauka elizak girolan.
Elizako beste elementu preziatu batzuk organoa eta harmoniuma dira, biak neogotikoak. Cavaile Coll estilokoa da organoa, Jose Javier de Uribarrenek 1854an hiribilduari emondakoa.