13-10-2024 Domingo, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Portada 5 Omenaldia eta esker ona Aita Martzel Andrinuari
16.06.2022
Bizian Gora-Vida Ascendente mobimentuaren ospakizunean

Omenaldia eta esker ona Aita Martzel Andrinuari

Gaur goizean Bizian Gora-Vida Ascendente mobimentuaren ekiturte amaierako ospakizun meza egon da. Kerman Lopez bikario nagusia buru izan dauan eukaristian une hunkigarriak bizi izan dira. Hogetamar urte baino gehiagotan euskal alderdian mobimentuaren laguntzailea izan dan Aita Martzel Andrinua erlijiosoari gorazarrea egin jako. Eskerrak emoteko mobimentuaren parte hartzaile batzuren lekukotzak irakurri dabez. Guztiek be berba onak izan dabez frailearentzat. Berari esker, Jaungoiko aita maitagarria ezagutu izan dabela adierazo dabe. Omenduak, meza amaieran esker oneko berba batzuk eta bertsoak bota dauz.
El movimiento de personas mayores de la Diócesis de Bilbao `Bizian gora-Vida Ascendente´ ha celebrado hoy la jornada de fin de curso. La eucaristía, presidida por el vicario general, Kerman López , ha supuesto un momento de agradecimiento. También de recuerdo por las personas fallecidas durante el año y de reconocimiento al motor del movimiento en la zona euskaldun: el pasionista Aita Martzel Andrinua. El homenajeado, se ha dirigido a los presentes emocionado y ha agradecido "todo lo que he aprendido de vosotros". Además, como no podía ser de otra manera, el fraile y Académico de Honor de Euskaltzaindia, ha finalizado su alocución entonando unos bertsos.

Gaur goizean, urte bi eta gero, barriro alkartu dira Eleizbarrutiko nagusien mobimentukoak kurtso amaierako ospakizunean. Eukaristian omenaldia eta esker ona adierazo jako Aita Martzel Andrinuari. Berak pozik eta hunkituta hartu dauz emon deutsen oparia eta beraren ganean entzun diran lekukotzak. Izan be, hogeta hamar urte baino gehiagoko ibilbidea egin dau fraileak Bizian Gora mobimentuari eralgiten eta hori guzti hori eskertu gura izan deutsie bidelagun izan dauazanak.

Eskerrik asko Aita Martzel Andrinuari

Eredu legez hartu dabe frailea beragaz batera urteotan egon diranek. Holan adierazo dabe oparia emon orduko irakurri diran pasarteetan. Pasiotarra eta Ohorezko Euskaltzaina Mila Egiguren eta Mari Angeles Angoitiagaz batera, Bizian Gora mobimentuaren hauspoa izan da. Omenduak, hunkiturik eskerrak emon deutsez beragaz batera bidean ibili diranei eta bizi poza emon deutsienei.

II. Carmelo Etxenagusia Aitamena jaso eban

Aita Martzel Andrinua Lariz fraile pasiotarrak (Bolibar, 1930) II. ‘Carmelo Etxenagusia’ Ohorezko Aitamena jaso eban 2018an. Pastoralgintzaren eta fede eta euskal kulturaren aldeko zerbitzuan egindako ekarpen baliotsuagaitik izentau eben Kultur Erakundeen Mahaitik. 

Lurraldeko gotzain bikarioa izan zan eta bere bizitza osoa euskerari eta euskal kulturari eskainita emon dau. Bertsolarien txapelketako epaimahaiko kide izan zan urte askotan eta lagungarri pastoral lez edo ospakizunetan erabilten diran bertsoen liburu bat baino gehiago argitaratu dau. 1997tik aurrera, ‘Bizian gora’ eleizbarrutiko nagusien mobimentuko kontsiliarioa izan da.

Alkartasunezko eguna

Omenaldia eta esker ona Aita Martzel Andrinuari, baina hori baino gehiago izan da gaurko egun hau mobimentuan parte hartzen dabenentzat. Alaitasunez eta bizipozez aurrera egiteko jarduna be izan dalako. Bikario nagusiak homilian adierazo dauanez, `Gure Aita´ danon Aita dala gogoratzeko eguna.

Bizian Gora
Celebración de fin de curso y homenaje a Aita Martzel Andrinua

Hoy celebramos la fraternidad, la amistad, la capacidad de apoyarnos los unos en los otros, de preocuparnos, de saber que alguien nos quiere. Es decir, saber que el otro nos da una razón para vivir.

(De la homilía)

II Mención Honorífica Carmelo Etxenagusia

ver galería (3)
Homenaje a Aita Martzel Andrinua