Bemeon, astegoien honetan, Andra Mari eta Santa Eufemia jaiei amaierea emon deutsie. Hainbat izan dira egunokaz antolatu dabezan ekitaldiak. Barikuan, besteak beste, omenaldia egin eutsien Gaztelu auzoko batzuei eta tartean, Santa Eufemia parrokiari. Juanjo Elezkano abadeak hartu eban gorazarrea parrokiaren izenean.
Elezkano, Goazen! ekitaldian kantuz
Juanjo Elezkano abadea kantaria be bada. Eleiz kantu ugari kaleratuta daukaz eta bere azkena: VI. Ebanjelizazino Plana ezagutzera emoteko bertsoa da. Hauxe da letra:
BIZKAI ELIZAN SEIGARREN PLANA
GURA DOGU MARTXAN JARRI
KANTA BIZITZA, ETA OSPATU
BARRI ONA IRAGARRI.
EMON DEIOGUN DANON ARTEAN
KOLORE, BALORE BARRI,
ETA JESUSEN BIDE BERETIK
ZERBITZATU POBREARI. (Bis)
Datorren zapatuan, irailaren 24an, Juanjo Elezkano Indautxuko Jesuitetan Goazen! ekitaldiaren amaierako otoitzean egongo da. 13:00etan izango da ospakizuna bertako eleizan. Bere kitarra eta ahotsez VI. Ebanjelizazino Planari kolorezko doinua jarriko deutsa bertara doazenakaz batera.
Lorak urpeko Begoñako Amabirjinari Gaztelugatxen
Atzo, domekaz, Begoñako Ama Gaztelugatxeko San Juanen uretan tronuratzearen LIX. Urteurrena ospatu zan. 12etan elizkizuna egon zan eta ondoren, Juan Ramon Rey eta Luciano Reguerari omenaldia egin eutsien. Lore eskaintza etorri zan ondoren, uretan. Urtero moduan CEVAS izan da antolatzailea.
La entronización de la imagen de la Virgen de Begoña bajo el mar se celebró el 15 de septiembre de 1963. El 14 de septiembre de 1.969 coincidiendo con el sexto aniversario de la Entronización y para señalizar la presencia de la imagen de la Virgen de Begoña en aguas de San Juan de Gaztelugatxe, en un mirador cercano al lugar situado en la carretera antigua de Bermeo-Bakio, se inaugura un monolito de mármol de 2,5 metros de altura y una base de 1,5 metros. En 1.988, coincidiendo con el 25 aniversario de la Entronización, decidieron realizar una replica exacta de la imagen sumergida y colocarla en el interior de la Iglesia de los Padres Franciscanos de Bermeo.