17-06-2025 Martes, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Bi

17.06.2025

Gotzaina Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorraren batzarrean

Bilboko gotzainak Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorraren batzarrean parte hartzen dihardu, Madrilen. On Joseba Segura gotzaina Misinoetarako eta Elizakazko Lankidetzarako gotzain batzordeko presidentea da 2024ko martxotik eta, ondorioz, Batzorde Iraunkorreko kide da. 2024-2028 agintaldirako Batzorde Iraunkor hau 25 kidek osotzen dabe: Batzorde Eragileko kideak, gotzain …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1920 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
17.06.2025

Nerea Melgosa sailburua, Otxarkoaga ikastegian

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburuak eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Otxarkoaga ikastegia bisitatu dau gaur goizean. Ekitaldian, Loturak zabaldu egitaraua ezagutzera emon dau. Euskadin, batez be gazteen artean, migrazino-prozesuen eta kultur aniztasunaren inguruan sentiberatasuna biztea da sailak 60.000 euroz hornitzen dauan egitarau nonen helburua. 

17.06.2025

Gotzaina Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorraren batzarrean

Bilboko gotzainak Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorraren batzarrean parte hartzen dihardu, Madrilen. On Joseba Segura gotzaina Misinoetarako eta Elizakazko Lankidetzarako gotzain batzordeko presidentea da 2024ko martxotik eta, ondorioz, Batzorde Iraunkorreko kide da. 2024-2028 agintaldirako Batzorde Iraunkor hau 25 kidek osotzen dabe: Batzorde Eragileko kideak, gotzain batzordeetako presidenteak eta aurreko karguetan ez dagozan metropoli-artzapezpikuak. 

16.06.2025

Asteburuan, Gizarte Jubileua Gernikan eta beste hainbat jarduera

Gernikan ospatu zan zapatuz bikaritzaz bikaritza egiten ari dan Eleizbarrutiko GIzarte Jubileuaren laugarren ekitaldia. Goizez ospatu zan Jubileua, 140 lagun inguru batu zalarik eta Kaltzada egoitza jomuga nagusitzat hartuta. Beste alde batetik, Arratiatik Urkiolara urtero egiten daben errogatiba ospatu zan. Gainera, atzo -domeka- klausurako monjen II. topaketa izan zan Elorrion eta Sestao Pastoral Barrutian (PB) zenbait senar-emaztek euren botoak barritu ebezan.  

16.06.2025

Maitasunaren Eguna ospatuko da Portugaleten

Caritas Bizkaia erakundeak datorren eguenez, ekainak 19, ospatuko dau, urtero lez, boluntarioei eta euren laguntzaren hartzaile diranei eskainitako eguna. Eta aurreko eguenean, Gorpuzti-egunari lotutako Maitasunaren Egunean, Caritas Bizkaia erakundeak ekitaldia egiten dau lurraldeko lekuren baten. Aurton, Portugaleten izango da, hain zuzen be, Andra Mari basilkan, 16:30etatik aurrera. 
15.06.2025

Asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
14.06.2025

Huesca eta Jakako gotzain barria bilbotarra da

Gaur izendatuko dabe Huesca eta Jakako gotzain "Orden de las Escuelas Pías" dalako kide dan Pedro Aguado Cuesta bilbotarra. Huesako eleiza katedralean ospatuko da gaur goizeko 11:00etan frailearen gotzaingintza eta karguaz jabetzea. Vatikanoak joan dan martxoaren 29an iragarri eban Frantzisko aita santuak egindako izendapena. On Joseba Segura Bilboko gotzainak eleizkizunean parte hartuko dau.  

13.06.2025

Abadeen ospakizuneko argazkiak

 
Atzo, ekainak 12. Jesukristo gure Jaun eta Abade Nagusi eta Betierekoaren eguna, Begoñako basilikan ospatu zan Eukaristian hainbat abaderen abadegintzaren urteurrenak ospatu ziran. Hain zuzen be, Abadegintzaren Diamantezko Ezteguak (60 urte), Urrezko Ezteguak (50 urte) eta Zidarrezko Ezteguak (25 urte). 
13.06.2025

Bizkaiko klausurako monjen batzarra Elorrion

Asteburuan, Hirutasun Txit Santuaren Eguna ospatuko dala-eta, klausurako ordenek "Pro Orantibus" euren eguna ospatuko dabe urtero lez. Horretarako, ekainaren 15ean, domekaz, Bizkaiko klausurako monjen bigarren batzarra ospatuko da monja domingotarren Elorrioko komentuan -lehenengoa iaz izan zan, Durangon-. Goizeko 11:30etan ospatuko da Eukaristia, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala.

12.06.2025

Ospakizuna abadetzari eskainitako bizitzengaitik

Bilboko eleizbarrutiko hainbat abadek euren abadegintzaren urteurrenak ospatu dabez. Horretarako, hiru ekitaldi nagusi ospatu dira: Bilboko semea dan Raimo Goyarrola Helsinkiko gotzainaren berbaldia; Eukaristia Begoñan, Bilboko gotzaina buru dala eta bihar Finlandiarako bidea hartuko dauan gotzaina partaide dala eta senide bazkaria.

12.06.2025

Abadeen urteurrenak ospatzeko Eukaristia, zuzenean

Bilboko eleizbarrutiko hainbat abade eta frailek euren abadegintzaren urteurrena ospatuko dabe gaur. Goizean, Raimo Goyarrola Helsinkiko gotzainak berbaldia eskaini dau gogarte etxean. Bilboko gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan eta zuzenean jarraitu dateke web honen bidez.

Emaitzak orrialdeka