22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko Caritas, zabalik abuztuan
04.08.2023

Bizkaiko Caritas, zabalik abuztuan

Uztailean zein abuztuan zehar be Bizkaiko Caritasek zabalik dauka bere Bilboko bulegoa. Ezer behar dabenentzat bertan egiten dabe harrerea goizeko 9etatik 14etara. Eleiza esparruko gainontzeko 23 erakundeek be zabalik mantentzen dabez euren baliabide garrantzitsuak abuztuan be.
   
 

Ikasturtean zehar egiten daben modura, udan be beharrizana daben pertsonak dira Eleizako erakundeentzako lehentasuna. Beraz, udan be zabalik dagoz gitxieneko baliabideak.

Urtean zehar Caritas Bizkaiak gertuko laguntza eskaintzen dau herrialdean. Udan Bilboko bulegoa mantentzen dau zabalik behar daben guztientzat (Erribera 8). .

Behin udako sasoia amaituta, herrialdeetako Caritasetara jo leikie premina dabenek.

Haran Zentroa, etxebakoentzako lekua

Bilbon, Caritas Bizkaiak Haran Zentroa dauka. Bertan jantoki soziala eta eguneko zentroa ez eze, beharrizana dabenek arropak garbitzeko eta dutxa bat hartzeko aukera dauke.

Bestalde, erabiltzaileek, Bizkaiko Foru Aldundiari esker be, gizarteratze prozesu egokia egiteko moduko laguntza jasoten dabe.

2002ko datuak

Igaz 11.922 laguni emon eutsen laguntza Bizkaiko Caritasetik. Gehien bat emakumeak izan ziran erabiltzaileak. 3 milioi euroko diru laguntzak banatu ziran.  

Memoria de Caritas Bizkaia 2022

Irailean, aldaketa Bizkaiko Caritaseko zuzendaritzan

Elena Unzueta Torre izango da Caritas Bizkaiko zuzendari barria irailetik aurrera. Carlos Bargosi hartuko deutso lekukoa Zallan jaiotako soziologoak. Bargosek Eleizbarrutiko idazkari nagusiaren lekua hartuko dau eta orain arte zeregin honetan izan dan Juan Manuel Secok higiezinen erantzukizuna hartuko dau, arlo honen egitura sendotu nahirik.

Elena Unzueta
Elena Unzueta
Caritas Bizkaia no cierra en agosto