02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 “Harreman sendoetan sinisten dogu, ez eteten diran sare mengeletan”
04.08.2023

“Harreman sendoetan sinisten dogu, ez eteten diran sare mengeletan”

Portugaleko gaurko Gazteen Munduko Egunetan, Bilboko gotzainak meza santua ospatu dau gazte askogaz batera. Bere alboan Bizkaitik bertara joandako abadeak egon dira. Arseko abade santuaren eguna danez, bera hartu dau aintzat gaurko homilian. Joseba Segurak bere apaltasunaren eta bihotzetara heltzeko eukan gaitasunaren inguruan egin dau berba.Kristianauak sare zaleak baino gehiago harreman sendoen aldekoak gareala adierazo dau, azken baten, sareak eten egin leikezalako.

Sareen eta harremanen inguruan egin dau berba gaur Bilboko gotzainak. Harreman sendoen aldeko aldarrikapena egin dau. San Juan María Vianney aipatu dau, bere egunean, eta haren moduan apaltasunez eta zintzotasunez jokatzeko mezua zabaldu dau. 

Abadeak Portugalen
Gotzainagaz mezea ospatu daben abade batzuk

Laudato si´ berbagai

Aita Santuaren entziklika aitatu dau gotzainak. “Mundu honek eskaintzen dauazan gauza ugari hutsalak dira” esan dau.

Homiliaren amaieran aitatu dau bizitza honetan emoten jakin behar dala eta harreman sendoak errotu behar dirala.

Lekukotzak Herri Irratian

Inés Alonso Artiachek bere testigantza emon dau Herri Irratian. 

Atzoko eta gaur goizeko ekitaldietako argazkien albuma

JMJ 3 agosto

Kronika Bizkaia Irratian

Bittor Madariagak ,Gazte Pastoraltzakoak, egunotako bizipenen barri emon dau Bizkaia Irratian gaur goizean. Aitana Pérezek eta Goizalde Chelisek euren testigantza emon dabe baita Elizbarrutiko irratian.

Imagen de la celebración de hoy con el grupo de la Diócesis de Bilbao