15-05-2026 Viernes, VI semana - pascua
 

Barriak

Etiquetado como: GME

07.10.2023

Gotzaina eta GMEan parte hartu eben gazteak bihar alkartuko dira barriro

Abuztuaren 1etik 6ra ospatu zan Lisboan, Frantzisko AIta Santuak deituta, Gazteen Munduko XXXVIII. Eguna (GME) eta bertan. 280 gazte erromes inguru joan zan Eleizbarrutiko taldean. Barriro alkartzeko aukera izango dabe bihar -domeka-, 18:00etan, Mesedetako Ama parrokian (Areeta), On Joseba Segura gotzaina bertan dala. Antolatzaileek azaldu dabenez, batu eta bizipen eta …

04.08.2023

"Harreman sendoetan sinisten dogu, ez eteten diran sare mengeletan"

Portugaleko gaurko Gazteen Munduko Egunetan, Bilboko gotzainak meza santua ospatu dau gazte askogaz batera. Bere alboan Bizkaitik bertara joandako abadeak egon dira. Arseko abade santuaren eguna danez, bera hartu dau aintzat gaurko homilian. Joseba Segurak bere apaltasunaren eta bihotzetara heltzeko eukan gaitasunaren inguruan egin dau berba.Kristianauak sare zaleak baino …

02.08.2023

Elorrioko gazte biren lekukotzak Portugaletik

Gaur Bizkaia Irratian alkarrizketea egin deutsie Maria Orbegozo eta MIguel Crespori. Biak ala biak pozik azaldu dira bizitzen dagozan esperientziagaitik. Miguelek lehenengoz hartzen dau parte. Burgosen egon da ikasten aurton abade baten etxean eta berak emon eutsan honen barri. Mariarentzat ez da lehenengo aldia. Beste batzuetan be hartu dau parte Jardunaldietan eta gustura …

02.08.2023

Bizkaiko 200 gazte baino gehiago Lisboan

Atzo, Bizkaiko 275 gazte baino gehiago batu zan Bilboko gotzainagaz Estorilen. Arratsaldez, Gazteen Munduko topaketaren hasiera ospakizunean hartu eben danak parte. 

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2510 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
15.05.2026

San Bizente eleizako organoa martxan da barriro konponketak eginda

Maiatzaren 26an, On Joseba Segura gotzaina Abandoko San Bizente eleizako organo barriztatu barria, balio handiko musika-tresna, bedeinkatuko dau. Urte biko lanen ostean, musika-tresna honek bere distira berreskuratu dau. Gertaera garrantzitsu hau izango da Eleizbarrutiak, 2023tik hasita, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, garatzen diharduan organoen barriztapenerako egitasmoan emoten dan lehenengo urratsa. Jorge Unda Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeko idazkari exekutiboak alkarrizketa eskaini deutso Alkarren Barri kontu honen inguruan.

14.05.2026

HOACen deia, "parte hartu eta eraldatzeko"

Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) bere eguna ospatuko dau datorren domekaz, maiatzak 17, Durangon. Aurton, alkarte loturak berregiteko eta gizarte parte-hartzea sendotzeko premina nabarmenduko dabe, bakarkeriari, behin-behinekotasunari, eta guztiona danarenganako atxikimendurik ezari aurre egiteko. Herriko leku esanguratsuak bisitatuko dabez, besteak beste, 1937ko bonbardaketari lotutakoak. Mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Uribarriko Andra Mari basilikan, 12:30etan eta ostean jentaurreko zeinua eta bazkaria izango dabez.

14.05.2026

Nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldia zapatuz hasiko da, Santutxun

Santutxuko "Karmelo" eleizan emongo jako hasiera datorren zapatuz, maiatzak 16, 20:45etan, Bilbao Uria nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldiari. Ana Aguado organistak honako musikagileen piezak joko ditu: Eduardo Torres, Jesus Guridi, Jose Maria Usandizaga, Cesar Franck, Jacques-Nicolas Lemmens, Charles-Marie Widor. 

13.05.2026

Bilboko eleizbarrutian ekonomia-ardurakidetasunerako jardunaldia ospatuko da

Datorren domekaz, maiatzak 17, Gizarte Komunikabideen Munduko LX. Egunez, Bilboko eleizbarrutiak Ekonomia-ardurakidetasun eta gardentasunaren inguruko kanpaina egingo dau. Parrokia alkarteak, egokitzat jotzen daben unean, eleiztarrei 2025eko kontuak aurkeztera bultzatzea da kanpaina honen xedea.

13.05.2026

Bat egingo dozu pertsona nagusien aldeko sinadura-bilketan?

Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuak pertsona nagusiak era askotako tratu txarren (fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa...) aurrean babesteko legea sortzeko sinadura-bilketan parte hartzen dihardu (gehiago jakiteko: hemen). 

12.05.2026

Mariaren Leginoak erretiroa eta Eukaristia ospatuko ditu eguenez, Bilbon

"Mariaren baietza" goiburuaren harira ospatuko da datorren eguenez, maiatzak 14, 18:00etan, Mariaren Leginoa mobimentuak antolatutako erretiroa. Rafa Saez eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau alkartearen egoitzan Kapelutegi, 12 - 1. solairua ezker.). Edel Mary Quinnen irudia izango da hari eroalea eta gura dabenak parte hartu leikie, mobimentuko kide izan ala ez. 

11.05.2026

Asteburuko argazkiak

Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, besteak beste: Ipar-Hegoaldea ikastaroaren amaiera, San Fausto Pastoral Barrutiko (PB) alkartearen eguna, Gaixoaren Pazkoa Portugalete eta Igorren, otoitzaldia Sestaon edo Virgen del Cisne deritzanaren urteurrena Bilbon.

11.05.2026

"Maria eta emakumezkoaren nortasunak" saioa, zapatuz, Barrian

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta "Gure Hitza" alkarteak ekitaldia antolatu dabe zapaturako -maiatzak 16-, 10:30etatik 13:30etara eta 15:3etatik 17:30etara, "Maria eta emakumezkoaren nortasunak" goiburuagaz. Cristina Pascual Alconchel teologo eta filosofia-irakasleak gidatuko dau. Gehiago jakiteko: asociaciongurehitza@gmail.com

10.05.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

El resumen semanal de noticias diocesanas, Astekoak, te acerca, en formato audiovisual, lo más relevante de los últimos 7 días.
09.05.2026

Marinelei lotutako zin-oparirik zaharrena Muskizeko ermita baten dago

Bizkaiko ermitek arte eta debozinoari lotutako ondarearen benetako bitxiak gordetzen dabez; asko eta asko altxor ezezagunak, esate baterako marinel-inguruko zin-oparirik zaharrena, Muskizen, Pobeñako Sokorruko Andra Mari ermitan dagoana. Pieza berezi honen inguruko artikulua jaso dau Alkarren Barri aldizkariaren azken aleak.

Emaitzak orrialdeka